Albisteak 2024

LEHIAKETA

06 Api 2024

Aguiñon izango da Barbanza Arousa Mankomunitateko estropada

Aguiñon izango da Barbanza Arousa Mankomunitateko estropada Aguiñon izango da Barbanza Arousa Mankomunitateko estropada

Galiziako uretan, uztailaren 20an, jokatuko diren Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak Aguiñoko Parrokian izango dira.

Galizian jokatuko den bigarren asteburuan (uztailak 20 eta 21) Barbanza Arousa Bandera berreskuratuko da eta larunbat horretan bertan jokatuko da Ribeiran, Aguiñoko Parrokian zehazki.

Azkenean estropada itsasoan jokatuko denez, formato tradizionalean izango da: ilaran eta 4 luze eta 3 ziaboga Eusko Label Ligan eta 2 luze eta ziaboga bakarra Euskotren Ligan.
 

Itzuli