Albisteak 2017

ELKARTEA

08 Uzt 2017

AEPSAD eta ACTk elkarlan akordio bat sinatu dute

AEPSAD eta ACTk elkarlan akordio bat sinatu dute

Espainiar Agentziak eta Elkarteak doping-aren aurkako kontrolak egiteko akordio hau martxan jarri dute

Osasunaren Babeserako Espainiar Agentziak (AEPSAD) eta ACTk dopingaren aurkako kontrolak egin ahal izateko elkarlana adostu dute, Elkarteko bazkide guztien interesa dela eta. Honela, akordioaren eraketa eta kontrolen hasiera berehalakoa izan da. Akordioaren arabera, Agentziak eta ACTko Doping-aren Aurkako Organoak jarraipena egingo dute.

Bi alderdien arabera, akordio honen ondorioz kirolarien osasunaren bigilantzia eta txapelketaren garbitasuna areagotuko da.

Informazio saioa Orion

Azken urteetan egin izan ohi den bezala, klub bazkideetako kirolari, mediku eta entrenatzaileekin ingormazio saio bat egin da. Gaur goizean Juanjo Badiola, ACTko Doping-aren Aurkako Organoaren arduraduna bazkideekin bildu da kodigo honen inguruan informazioa jaso dezaten. Gainera gai hauen inguruan hitz egiteko aukera ere egon da. Jardunaldi hauen helburua, besteak beste, Eusko Label Liga osatzen duten klub eta kirolariek gai honen inguruko formakuntza lortzea da.
 

Itzuli