ACT TV 2018

17 Eka 2018

Adrenalina segundo bilatzaileak

Adrenalina segundo bilatzaileak

Denboraldi berriko iragarkia aurkezten dizuegu, kirol honen sakrifizioan eta adrenalina segundoetan inspiratua

Aste bat baina gutxiago falta da Bilboko itsasadarrean adrenalinaz beteriko liga berri honi hasiera emateko eta klubak azken xehetasunak prestatzen dabiltza. Denboraldi berri honi hasiera emateko 2018ko Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako iragarkia dakarkizugu.

Ikus-entzuneko piezaren ideia kirol honen sakrifiziotik dator, bai eta bertan gertatzen diren adrenalinaz beteriko segundoetatik ere, segundo hauetan kluben etorkizuna gertatzen baita. Eta, nahiz eta kirol hau oso gogorra izan, arraunak badu zerbait lotzen gaituena eta arraun egiteko geroz eta gogo gehiago ipintzen gaituena. Zoroak garela esango digute, baina iragarkiak dioen moduan… Adrenalina segundoen bilatzaileak gara.

Itzuli