Albisteak 2014

ELKARTEA

13 Ira 2014

ACTko epaileak txapelketako epailearen erabakia baliogabetu du

ACTko epaileak txapelketako epailearen erabakia baliogabetu du

Beraz, Astillerok ez du playoff jokatu behar eta lau traineruentzako soilik txartel bat egongo da jokoan 

ACTko epaileak irailak 12an bidalitako laudo arbitralaren bitartez, eta SDR Astillerok aurkeztutako apelazioa onartuz, txapelketako epailearen erabakia baliogabetu du. Erabakia honek zion, SDR Astillerok, 11. postuan bukatu ostean, playoffean partu hartu behar zuen.

Epaileak dio lurralde baten traineruen kupo minimoa betetzeko, 21.4. artikulua dion bezala, bai liga erregularrak edo federakuntzak antolatutako beste txapelketak kontuan hartu behar dira. Eta hau izan da Kantabriako Federakuntzarekin gertatu dana. ARCko bi multzoetan guztira lau ontziak izan ditu, baina Kantabriako Federakuntzak antolatutako txapelketan talde gehiago parte hartu dute.

Horiek horrela, playoffa lau ontzien artean jokatuko da (Zumaiako eta Getaria, ARCtik etorriak; eta Amegrove eta Samertolameu, LGTik). Honek esan nahi du bakarrik postu bat jokatuko dela datorren urtean San Miguel Ligan izateko. Eta postu hau SDR Pedreñak, azkena aurtengo San Miguel Ligan, utzitakoa izango da. 

Itzuli