Albisteak 2026
ELKARTEA
20 Eka 2026
ACTko bazkideen azken topaketa lehiaketa hasi aurretik
ACTko bazkideak Urnietan bildu dira lehiaketa hasteko aste bat falta denean.
ACTk ostiralean egin zuen 2026 denboraldiko Eusko Label Liga eta Euskotren Liga aurkezteko ekitaldia, eta larunbat honetan, bazkideek batzarra egin dute HK10 Hotelean, Urnietan.
ACTk, lehenik eta behin, Elkartearen kudeaketaren eta esparru ekonomikoaren inguruko gaiak jorratu ditu, 2026eko lehen seihilekoa errepasatuz. Ondoren, denboraldi berriari begira landu beharreko azken gaiak jorratu dira.


