ACT TV 2024

10 Urt 2024

ACTk kirol ekipamendua eman dio Kenyako Team Dream Savers erakundeari

ACTk kirol ekipamendua eman dio Kenyako Team Dream Savers erakundeari

2023ko abenduan, Nairobiko (Kenya) Kibondeni College ostalaritza eskolako zuzendari Lynda Casinak egun batzuk eman zituen Gipuzkoan, babesleei eta arraun klubei eskerrak emateko, Afrika Elkarrekin Bai Harambee GKEak (AEBH) 2021ean antolatu zuen Hondarribi Nairobi Challengean laguntzeagatik. Challengearen helburua Kibondeni Collegeko ikasleentzako ikasketa-beketarako dirua biltzea izan zen.

Lynda Casinaren bidaia aprobetxatuz eta AEBHren bitartez, ACTk arraunerako kirol ekipamendua eman zuen dohaintzan eta Josphine Nyamuk zuzentzen duen Team Dream Savers erakundera iritsi zen Casinaren eskutik.

Erakunde honen helburua haurrak eta gazteak pobreziaren zirkulutik ateratzen laguntzea da, arraunaren eta piraguismoaren bidez. 2021ean AEBHko Challengean parte hartu zuten kilometro asko emanda. Hemen uzten dizkizuegu materialak entregatu zireneko unea eta Josphine eta bere haurren esker ona azaltzen dituen bideo bat.
 

Itzuli