ACT TV 2014

BEREZIAK

13 Ots 2014

ACT TVk estatxak askatzen ditu

ACT TVk estatxak askatzen ditu

San Miguel eta Euskotren Ligetako albiste guztiak ezagutzeko kanal berri honetako estatxak askatzen ditugu

Aurredenboraldian bete beteta sartuta gaude eta klubak udararako jada bere tripulazioak egokitzen hasiak dira. ACTk, ordea, bere ibilbidea jarraitzen du eta mugak eraitsiten doa. Gaurkoan beste pauso bat ematea erabaki du: ACT TV sortzea. Hemendik aurrera hau izango da Elkarteko kanal ofiziala eta gauza ugari ikusteko aukera izango duzue. Esaterako, gure lehiaketari dagozkion gaurkotasun albiste guztiak hemen jasoko dira, labetik atera berriak. Horretarako, urtean zehar, elkarrizketak, adierazpenak edota erreportajeak prestatuko ditugu. 

Euskarri berri hau gure protagonistei buruz gehiago jakiteko erabiliko dugu. Atal berriak helburu nagusi batekin sortuko ditugu: arraun mundua guztiongana zabaltzea. ACT TV ez da eztabaidaz, iritziez eta analisiaz ahaztuko. Eta, nola ez, bertan zaleek pisu garrantzitsua izango dute. Ongi etorri ACT TVra!

Itzuli