Albisteak 2014

ELKARTEA

05 Uzt 2014

ACT Sanxenxon bildu da

ACT Sanxenxon bildu da

ACTko zazpi bazkide bildu dira gaur goizean Sanxenxon dopingaren aurkako borrokaren inguruko jardunaldi informatibo batean

Gaur goizean dopingaren inguruko gaiak aztergai izan diren informazio bilera bat ospatu da Sanxenxon, eta bertan izan dira ACT osatzen duten taldeak. Klubak, Guarnizoko martxoko asanbladan eurek erabaki zuten bezala, Elkarteko mediku den Juan José Badiola eta Borja Osés, Lehiaketako Epailearekin, bildu dira eta gaur egun arte gertaturikoaz eta gerora araudian eman daitezkeen aldaketen inguruan jardun dira. Gaurko bilera honetara zazpi klubetako arraunlari, entrenatzaile, presidente eta medikuak gerturatu dira.

Gainontzeko taldeentzat, la Caixa II Banderaren lehiarekin batera, beste bilera informatibo bat ospatuko da datorren uztailaren 19an, San Pedron.

Itzuli