Albisteak 2017

ELKARTEA

18 Mar 2017

ACT norabide zehatzarekin bere 15. edizioan

ACT norabide zehatzarekin bere 15. edizioan

Egutegia eta txapelketako orgganoen berrespena izan dira gaur Bermeon ospaturiko Batzarrean landu diren gai nagusiak

Udara gertu da jada eta berarekin batera , hamabostgarren urtez jarraian, arraunaren munduko txapelketa gorena  non momentuko 12 klub onenak Caixabank Koroa irabazteko lehiatuko diren. Oraindik hiru hilabete geratzen diren lehíaketari hasiera emateko, bazkideak jada euren jomuga bertan jarri dute. Hori dela eta, ACTko bazkideak Bermeoko Arantzale Museona bildu dira Batzarra ospatzeko, non Borja Rodrigoren zuzendaritzapean , hainabt gai landu diren.

Esanguratsuenetako bat egutegiaren onespena izan da, zeinek txapelketa beste behin Kantauri itsasoan eta Atlantikoan zehar eramango duen. Egutegiaren berritasunetako bat ACTa lehenengo aldiz A Coruñako Riazorko Hondartzara, datorren uztailaren 15ean, Aresera datorren egunean edota Ondarroara, abuztuaren 13an, joango dela da. Azpimarra daitekeen beste egun bat Santanderrera egingo den itzulerarena da, zehazki El Sardineroko Hondartzara, bertan jokoan jarriko den V Caixabank Banderaren eskutik. Gaur egun, txapelketari datorren uztailaren 1ean emango zaio hasiera Bilboko VIII Banderarekin, nahiz eta Elkartea gogor lanean ari den azken urteetan bezala gure mugetatik at egiten den ohiko estropa zehazteko. Dena dela, momentu honetan, egutegiak 18 jardunaldi dauzka, eta amaiera irailaren 17an edukiko du El Corte Inglés Banderarekin. Gizonezkoen txapelketak bezala, emakumezkoenak ere momentuko lau traineru onenak azken urteetako San Juan Iberdrolaren nagusitasunari aurren egingo diote. Honela, sarrerako playoff-a Orio eta Donostian jokatuko da uztailaren 8 eta 9an, eta txapelketa Zarautzen amaituko da beste behin abuztuaren 19 eta 20ean.

Gainera, txapelketa osatzen duten organuak berretsi dira eta bazkide berrien sarrera onartu da. Honela, Andreu Camps arbitro-epailea izango da eta Esther Queraltó diszipiplina epailea. Bestalde Juanjo Badiola Dopinaren Aurkako Organuaren buru izaten jarraotuko du. Berrien artean, Felix Mercado Txapelketa Epailearen sarrera azpimarra daiteke. Mercadok, Manuel Sendónen lekua hartuko du. Batzorde Teknikoari dagokionez, Eugenio Fernándezek buruan jarraituko du, eta Julen Erauzkinek Ainhoa Iñiguezen postua hartuko du. Erauzkinek esperientzia handia dauka arraunaren munduan, eta 2008tik aurreko udarararte Espainiako Arraun Federakuntzare Zuzendari Teknikoa izan da.

Azpimarratzekoa da ere aurtengo aurrekontuaren onarpena, milioi bat euro inguruko zifrarekin, edota, Txapelketako Legediaren 25. Artikuluaren zehazpenaren onarpena, zeinek klub bakoitzak beste klub batekin bakarrik eduki dezakeen hitzarmena.

Batzordearen ondore, klubetako ordezkariak Bermeoko Eneperi Jatetxera joan dira, non Urdaibai Avia gainontzeko bazkideak bazkaltzera gonbidatu dituen. Ohitura hau azkeneko urteetan zabaldu da, eta honen bidez, indarrean dagoen txapeldunak gainontzeko bazkidean bazkaltzera gonbidatzen ditu. 

Itzuli