Albisteak 2014

BEREZIAK

25 Ira 2014

ACT, Hedabide Digitaletan Ekimen Bereizei Esker Onaren II. Edizioan saritua

ACT, Hedabide Digitaletan Ekimen Bereizei Esker Onaren II. Edizioan saritua

Deia egunkariak ACTk sare sozialetan eginiko lana saritu du ekitaldi honetan

Arratsalde honetan, Deia Egunkaria antolatzen duen Hedabide Digitaletako Ekimen Bereziei Esker Ona saritzeko II. Edizioan , ACTa saritua izan da denboraldi honetan zehar sare sozialetan egindako lanarengatik eta “hizkuntzaren erregistroa eta lengoaia sare sozialetara ondo egokituz, San Miguel Liga eta Euskotren Ligaren traineruen mundua publiko oso zabal bati gerturatu diozuelako”.

Bilboko Guggenheim Museoaren ondoan dagoen EHUaren Praninfoan ospaturiko hitzordu honetara saria jasotzera Pedro Andueza, ACTko presidentea; eta ACTko Komunikazio Saileko Xabier Zubiri eta Mikel Rubio joan dira. ACTtik Noticias Taldeari eskerrak ematen dizkiogu gure lana aintzat hartzeagatik eta lanean jarraituko dugu, puntako tresna digitalen bitartez, San Miguel Liga eta Euskotren Liga edozein lekura zabaltzeko.

Itzuli