ACT TV

BEREZIAK

25 Eka 2020

ACT eta AVA bat eginda dopinaren aurkako borrokan

ACT eta AVA bat eginda dopinaren aurkako borrokan

Elkarteak eta Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta denboraldi honetan bertan jarriko da indarrean.

Dopinaren aurkako borroka ACTren oinarrietako bat izan da sortu zenetik, eta urtez urte aurrerapausoak eman dira kirol-dopinari aurrea hartzeko teknikak eta protokoloak hobetzen saiatzeko.

Helburu horrekin, ACTk eta Ava elkarteak akordio bat sinatu dute gaur goizean, Euskal Agentziak Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako kirolariei laginak hartzen laguntzeko.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Borja Rodrigo ACTko presidentea izan dira akordioa zigilatu dutenak gaur goizean Bilbon.

Itzuli