Albisteak 2011

LEHIAKETA

18 Api 2011

ACT ELKARTEAREN PRENTSA AGIRIA

ACT ELKARTEAREN PRENTSA AGIRIA

Apirilaren 10ean DEIA egunkarian argitaratutako notizian esaten denez, Maynar jaunak informatu eta informazioa bildu duela dio. Informazio nahiko, legez kanpoko metodoen inguruan bere aurka egin diren akusazioei erantzuteko: "Datuak eskatu ditut dagoeneko, eta ikusi nahi nituen gauzaki kusi ditut. Mesedez eskatzen dut, Kaikuko hematokrito eta hemoglobina datuak iker ditzaten. Traineru horretako arraunlarien balioak azter ditzatela. Ziur nago arraunlariren batek ez lukeela Tourreko dopinaren aurkako azterketa gaindituko. Zergatik dira hain ezberdinak Urdaibai eta Kaikuren balioak? Ez da batzuk besteek baino haragi gehiago jaten dutelako. Balio horiek Tourrean azalduko balira, zaintzapean egongo lirateke beti Tourreko dopinaren aurkako erakundeen begietara". Apirilaren 17an EL CORREO egunkarian elkarrizketa egin zioten Marcos Maynar medikuari, eta honakoa esan zuen: "Ni ere informatu egin naiz, eta ACT elkarteak hematokrito eta hemoglobina azterketetako datuetatik ikusi eta ondorioztatu ahal izan dudanez, Tourrean aritzen diren kirolarien balioak Kaikun aritzen direnenak baino askoz handiagoak lirateke. Ez dakitena da, klub horretako arraunlariren bati txiza egin arazi dioten edo ez, EPO sustantzia bilatzeko, eman dituzten balio altuak aintzat hartuta. Hori ACT elkarteari galdetu beharko zaio".

Berri horien harira, ACT elkarteko zuzendaritzak ondokoen berri eman nahi du, bere interesak defendatu eta iritzi publikoak hainbat gairen inguruan egia ezagutu dezan:
- ACT elkarteko dopinaren aurkako datuen memorian jasotzen denez, banan bana eta talde mailan bildutako datu hematologikoek ez dute kirolean debekatuta dauden sustantzia edo metodoen erabilera azalduko luketen parametro edo balioen eraldakuntzarik erakusten.
- ACT elkarteko dopinaren aurkako memorian jasota dauden bereizitako datu hematologikoei erreparatuz gero (ezin da klub bateko edo besteko, edo arraunlari baten edo besteren balioak diren jakin), argi ikusten da ez dagoela ezberdintasunik 12 klubetako balioen artean, eta ezta elkarteko kide diren klubetako arraunlarien balioen artean ere. Objektiboki normaltzat jo daitezkeen balioak direla azpimarratu nahi du elkarteak, eta ez dutela dopatzeko produktuen erabilera susmorik sortzen.
- ACT elkarteko kide diren kirolariei ezustean eta aurrez abisurik eman gabe egindako kontrol eta analitikatan jasotako balio hematologikoak elkarteko dopinaren aurkako erakundeak, eta kirolariaren klubak bakarrik ezagutzen dituzte. Dopinaren aurkako memorian jasotako datuak ez daude kirolari eta kluben eskura. Arraunlari batek edo klub batek ezin du beste kirolari edo klub baten kontrol edo analitiken datuen berri izan. Hori horrela da, ACT elkarteak errespetu handiarekin jokatzen duelako kirolari edo kluben datu pertsonalen inguruan. Are gehiago datu horiek osasun kontuekin zerikusia dutenean.
- ACT elkarteak elkartearen beraren edo elkarteko kideren baten aurka egiten den esan oro salatu nahi du. Maynar Jaunaren funtsik gabeko esanak, ohar honetan jasotakoak, adibidez, esan horiek ACT elkartearen irudi ona kaltetzen dutelako.

Itzuli