ACT TV 2020

BEREZIAK

17 Abe 2020

ACT EITBren Maratoiarekin

ACT EITBren Maratoiarekin

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klubek euskal kate publikoaren ekimenean hartu dute parte

Urtero bezala, hemen da EITBren Maratoia, eta aurten bildutako guztia COVID-19ren ikerketara bideratuko du. Guztioi eragiten digun arazo honi aletxoa emateko, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klubek entrenduak alde batera utzi dituzte maratoierako bertso hau abesteko.

Ekimen honek bi lehiaketetan parte hartu duten klub guztien laguntza izan du, eta, horrenbestez, Cabo eta CR Aresko arraunlari galiziarrak ere "ez negar egin, gu elkarrekin" kantatzen ikusi ahal izan ditugu.

Uda berezia izan arren
gozatu dugu arraunaz
Zaleen berotasuna ere
EITBren laguntzaz

Ez negar egin
gu elkarrekin
Ez negar egin
gu elkarrekin

Santurtzi ta orio izan dira
aurtengo txapeldunak
Langile, babesle ta klubei
denoi gure esker onak

Ez negar egin
gu elkarrekin
Ez negar egin
gu elkarrekin

Itzuli