ACT TV 2018

ELKARRIZKETAK

24 Mar 2018

ACT aurrerantz gogor doa denboraldi berri bati begira

ACT aurrerantz gogor doa denboraldi berri bati begira

Gaur Burgosen ACT-ko biltzar berria burutu da. Bertan hainbat gai landu dira, haien artean aurtengo egutegia eta lehiaketetako organo berrien izendapena.

Gaurko eguna garrantzi handikoa izan da ACT-rentzat. Goizean Burgoseko Mahou San Miguel-en fabrikan biltzar berezi bat ospatu da. Bertan, udan hasiko den hamaseigarren denboraldiari buruz hitz egin dute ACT-ko bazkideek. Harrera paregabea jaso dute Mahou San Miguelen taldearen aldetik, bazkideak haien etxean egongo balira bezala sentiaraziz.

Biltzar hau aurrekontuaren baieztapenarekin hasi da; aurtengoa ia milioi batekoa izango da. Gero, egutegiaren baieztapenaren txanda iritsi da. Hau biltzarreko punturik azpimarratuena izan da, izan ere, egutegi honek berrikuntza garrantzitsuak ditu. 2018ko Eusko Label Ligak guztira 19 froga izango ditu eta lehenengoa Bilbon ospatuko da ekainak 23 edo 24an. Data hau oraindik baieztatua izateko esperoan dago. Eusko Label Ligak aurten A Coruñan bi egunetan ospatuko den froga ere izango du, II Bandeira Cidade da Coruña jokoan delarik.

Aurten ere, ACT-k Kantabrian froga bat ospatuko du CaixaBank eta Castro Urdialeseko Udaletxearen eskutik. Hau VI Bandera CaixaBank txapelketa izango da eta uztailaren 15ean burutuko da. Hilabete bat beranduago, irailak 16an, sekulako lehia izango da Potugaleten, XLIV Bandera El Corte Inglés ospatuko delako. Bertan, Eusko Label Ligako garaileak ezagutuko ditugu, CaixaBank Koroa etxera eramango duten erregeak.

Euskotren Ligak ere baditu berrikuntza batzuk aurtengo denboraldian. ACT berdintasunaren aldeko apustu sendoa egiten ari da eta esfortzu honen fruituak jasotzeko ordua da. Horregatik, aurten emakumeek zortzi froga izan beharrean, 14 jokatuko dituzte, lehenengoak Portugaleten ekainaren 31an eta Zierbenan uztailaren 1ean ospatuko diren playoff-ak izanik. Euskotren Liga Zarautzen amaituko da abuztuak 18 eta 19an. Emakumezkoen txapelketen xehetasunei buruz laster emango dugu berri.

Amaitzeko, Diziplina Epaile eta Txapelketa Epaile berriak izendatu dira. Tomás González Diziplina Epaile izango da. Hau Espainiako Kirol Arbitrai Epaimahaiko eta Espainiako Olinpiar Batzordeko Kirol Arbitrai Komisioko lehendakariordea da, baita FIBAko Komisio Legaleko batzordekide ere. Gainera, Kirol Epaimahai Administratiboko Kide eta CSD-ko Hauteskunde Batzordeko Lehendakari izan da. Txapelketa Epailea Jose María Redondo izango da. Letradun gipuzkoar honek eskarmentu handia du abokatutza munduan, batez ere kirol zuzenbidean.

Bestalde, Pedro Olmedillok Borja eta Manolo Sendónen ACT-ko aholkulari juridiko postua hartuko du. Pedro Olmedillok legelari moduan esperientzi handia du eta ACT-rekin urte asko daramatza.

ACT-tik esker bereziak eman nahi dizkiogu Esther Queraltó, Felix Mercado, Borja Sendón eta Manolo Sendóni gure artean egondako urte guzti hauengandik eta etorkizunerako zorte handia opa diegu.

Biltzarra amaitutzat eman ondoren, bazkideek bisita gidatu itzel batez gozatzeko aukera izan dute, Mahou San Miguelen eskutik eskainitako bazkariarekin batera.

Itzuli