Albisteak 2011

LEHIAKETA

14 Uzt 2011

7. PROBA PUNTUAGARRIA SANTANDERREN

7. PROBA PUNTUAGARRIA SANTANDERREN

Kantabriako hiriburuko udalak lehen aldiz babestuko du San Miguel Ligako estropada bat

Santander eskenatoki aski ezaguna da San Miguel ligako klub eta arraunlarientzat, baina igandean ACTko karabanak ilusio handienarekin egingo du bisita hirira, lehen aldia baita Udalak ligako estropada bat babesten duena. Antolatzaileok Udalak emandako babesa eskertu nahi dugu, eta denek espero duten ikuskizun handia eskaini Kantabriako arraun zale sutsuei.

Aurkezpenean izan dira Santanderreko alkatea, Iñigo De La Serna jauna, Astilleroko alkatea, Carlos Cortina jauna, Cantabriako Arraun Federazioaren presidentea, José Antonio Martínez Liaño eta, ACTko presidentea, Piter Bravo.

Hitzordua igandean da, uztailak 17 dituela, eguerdiko 12:00an. Txanden banaketa bezperan Pedreñan jokatutako estropadak utzitako sailkapenaren arabera erabakiko da. Esukotren Ligako estropadak emango dio hasiera 12tan jardunaldiari (A Taldea) eta jarraian San Miguel Ligako arraunlariak arituko dira.

Eskerrik beroenak Santander Hiriko Arraun Klubari estropada hauen antolaketan eskainitako laguntzarengatik.

Itzuli