Albisteak 2012

LEHIAKETA

31 Abu 2012

2012KO ACT-KO KANPORAKETA

2012KO ACT-KO KANPORAKETA

Atzo bukatu zen San Miguel Ligako igoerako kanporaketan izena emateko epea.

Elkarteko Lehiaketa Arautegiko V. Atalean jasotakoaren arabera, ACT elkarteko igoera/jaitsiera kanporaketan ARC eta LGT, arraun elkarte bakoitzeko bi ordezkarik parte har dezakete gehienez, baldintza bat betetzen badute: Euren liga erregularra hiru onenen artean sailkatuta bukatu izana. Hasiera batean, elkarte bakoitzeko liga erregularrean 1. eta 2. postuetan sailkatutako ontziek hartu beharko lukete parte kanporaketan. Hala egin duten kluben batek kanporaketan parte hartzeari uko egingo balio, uko egin duen klubeko arraun elkarteko 3. sailkatuak lortuko luke kanporaketan parte hartzeko eskubidea.

 

ARC eta LGT lehiaketetatik datozen klubak ACT elkarteko 11. sailkatuaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Postu hori Zumaia Altuna y Uria klubak betetzen du, liga erregularra bukatzeko bi jardunaldi falta direla. 12. sailkatuak, Zierbena Bahias de Bizkaia ontziak, maila galduko du automatikoki. Igoera/jaitsiera kanporaketako datak honakoak dira: irailaren 15a eta 16a, Bermeo eta Portugaleten (El Corte Ingles Bandera), San Miguel Ligako azken bi estropadekin batera.

 

Honako hiru klubek eman dute izena kanporaketa horretan parte hartzeko:

 

· ORIO BABYAUTO

· SANTURTZI IBERDROLA

· AMEGROVE CR VIABÚS TRAVEL

 

Nabarmentzeko modukoa da, arrazoi ezberdinak medio, CR Chapela eta CR Samertolameu klubek uko egin diotela San Miguel Ligako igoera kanporaketan parte hartzeari.

Itzuli