Albisteak 2015

BEREZIAK

01 Uzt 2015

10 urte San Miguelekin batera nabigatzen

10 urte San Miguelekin batera nabigatzen

San Miguelek ACTko presidente eta patroiak jaso zituen bere Malagako fabrikan, beraien arteko bateratzearen hamargarren urteurrenean

Lehengo denboraldian egin genuen bezala, aurten ere sekziorik berezienetako bat abiarazten dugu: San Miguel Liga Barnetik. Sekzio honen bidez, txapelketa hau hain berezia bilakatzen duten historioak berraurkituko ditugu. Honela, eta Malagan ospaturiko San Miguel Ligaren hasiera baliatuz, larunbat arratsaldean ACTa osatzen duten 12 klubetako patroi eta presidenteak San Miguel, txapelketaren babesle nagusiaren fabrikari bisita egin zioten.

San Miguelen familiak 10 urte daramatza gurekin batera eta horregatik antolatu nahi izan da honelako ekintza berezi bat urteurren hau ospatzeko. Bisita honen buru izan dira Alberto Velasco, Mahou-San Miguelen erakunde erlazioen zuzendaria; Ana Argote, Mahou-San Miguelen babespenen zuzendaria; José Manuel Huesa, Malagako fabrikako zuzendaria; eta Christian Pastrana, San Miguelen marketing arduraduna Malagan.

Bai patroiak eta presidenteak, ACTko presidentea, Pedro Andueza, buru zutela, fabrika guztia bisitatu zuten eta denboraldi hasierako argazkia ateratzeko baliatu zuten. Honen ondoren, San Miguelen produktuez osaturiko dastatzen bat egin zuten, eta gure 0,0 garagardo batzuk ere dastatu zituzten.

Amaitzeko, Alberto Velaskok talde guztiei zorte ona opa zien, eta jardunaldi berezi hau gogoratzeko oroigarri bat eman zien denei.

Itzuli