Antidopina

Agiri honen bitartez, ongietorria eman nahi dizuegu ACT Traineru Kluben Elkarteko web guneko dopingaren aurkako atalera. Elkartea sortu zenetik, ACT erakundeak, beste kirol erakunde guztiek bezala, funtsezkotzat jotzen du dopingaren aurkako borroka, eta antolatzen dituen lehiaketetan zorroztasun handiarekin jokatzen du prebentzioaren eta jarraipenaren alorretan, eta dopingarekin zerikusia duen edozein kontu gogor zigortzeko garaian.

Prebentzioa lantzeko bide bat da ACT elkarteko kide egiten diren pertsona eta klubei dopingaren aurkako borrokaren informazioa helaraztea. Web guneko atal honetan, ACT elkartean eta bere lehiaketetan dopingaren aurkako borroka aurrera eramateko erabiltzen den informazio eta dokumentazio oro bilatu eta eskuratu ahal izango duzu. Araudien berri jaso ahal izango duzu, eta egoki ikusten baduzu, araudi hori erabili: kokapen formularioak, erabilpen terapeutikorako baimen eskaerak, edo kirolari, klub eta medikuentzat lagungarriak izan daitezkeen hainbat galdera eta erantzun.
ACT Elkarteak atal honen aurkezpena eta edukiak guztientzat baliagarriak izateko helburua du.