ORIO ORIALKI

Historia

Klubaren babesleak
  • Orioko Udala
  • ORIALKI
  • Euskadi LowCost
  • Iraupen Urma
  • AVK
  • Grupo Sagardi
  • PBX
  • Setalde
  • Transportes Indo
  • FORD Easo Motor
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Quiron
  • ZU-K
  • Urdaintzi
  • Mediolanum
  • Inmobiliaria Orio
  • Cebanc
  • Urbil
  • ZIPRI
  • KAXA
  • ALDINET
  • TELLERIO
  • ALUMAK
  • Mahala
  • Kultur Atelier

Orioko traineruak 1879an parte hartu zuen, aurreneko aldiz, estropada ofizial batean, edo hori da behintzat daukagun lehenbiziko aipamen idatzia. Donostiako estropadetan izan zen, Kontxako banderan. 1901ean irabazi zuen Kontxako bandera lehenengo aldiz. 1879tik 1932ra «Orio» izenarekin lehiatzen zen trainerua. 1933 eta 1964 artean, berriz, «Emen-Gatoxtik-Orio» izena hartu zuen, eta 1965eko ekainean, Arraunketa Elkartea sortu zenean, elkartearen izena hartu zuen: «CRO Orio AE».

Kontuan hartuta, gaur egun, lehiaketako arrauna bai gizonek eta bai emakumeek egiten dutela, ezinezkoa da ontzi-mota guztien berri ematea paragrafo labur hauetan eta, beraz, beste kategoriei inolako meriturik kendu gabe, traineruen garaipenak aipatuko ditugu hemen. 2023ra arte Oriok lortutako 925 garaipenetatik (762 Gizonak + 163 Emakumeak), 476 traineruaren garaipenak dira (387 Gizonak + 89 Emakumeak). Horien artean nabarmentzekoak dira Kontxako 35 banderak (32 Gizonak + 3 Emakumeak) eta gaur egungo Ligatan lortutako 4 garaipenak (1 Gizonak + 3 Emakumeak).

ACTri eta gizonezkoen traineruari dagokionez, Orioko trainerua beti ibili da onenen artean eta 2019an irabazi egin zuen Liga. ACTn lortutako datuak nabarmentzeko modukoak dira: 20 denboralditan parte hartu du eta 52 garaipen lortu ditu. Sailkapenen segida historikoari erreparatzen badiogu, datu hauek azpimarratuko genituzke: behin irabazi du (2019an), hiru aldiz egin du bigarren (2007, 2010 eta 2014an), eta 6 aldiz hirugarren (2006,2008, 2013, 2015, 2017 eta 2021). Esan behar da 2011ean traineruetako zilarrezko kategoriara jaitsi zela elkartea, baina 2012an, estropada guztiak irabazi eta gero, berriro igo zen kategoria nagusira eta hor egon da harrezkero, gehienetan goiko postuetan. Iaz, esaterako, bosgarren bukatu zuen Eusko Label-Corona Caixabank Ligan.

2024.denboraldian aldaketa handiak dira taldean, prestatzaile berriaz aparte, arraunlarien baja eta alta asko. Harrobiko taldetik datozen eta kanpotiko arraunlari gutxi batzuekin osatu da aurtengo taldea. Orioko mirotzek gogoz eta ilusioz ekingo diote 2024ko denboraldiari, duintasunez lehiatzeko eta goiko postuetan ibiltzeko asmoz.