SDR PEDREÑA

Historia

Klubaren babesleak
  • Cantabria Deporte
  • CIT MARINA DE CUDEYO
  • FUNDACION SEVERIANO BALLESTEROS
  • DYNASOL
  • MARINA DE CUDEYO

Traineruen historia eta Pedreña bat-eginda daude, eta batasun hori hautsiezina da. Pedreña kirol honetako ikurra izan da. Jose Maria Peredak lehen estropaden kontakizuna jasotzen du "Sotileza" bilduman. 1895an lehen aldiz agertzen da 'Laurak Bat' ontzia. Salustiano Higuera da jabea, eta patroi lanerako Mutrikuko Jose Ansorena fitxatu zuen. Ansorenaren gidaritzapean, Pedreñak garaipen asko lortu zituen 1.900 urtea arte. Urrezko lehen aroa 40. hamarkadan izan zen, eta bigarrena 60. eta 70. hamarkadetan. 40. hamarkadan Pedreña jaun eta jabe izan zen, ez baitzuen aurkaririk eduki Kantauri Itsasoan. Cesar Hermosillak zeukan aginte-makila, eta Manuel Sanmartin zen idazkaria. Biek horrela erabakita, Kantabriako mugak gainditzea erabakitzen dute.1934an Pedreñak arraun munduko tradizioa aztoratu zuen, "Cantabria" ontzi famatua eraikiz. Guinean eraiki zuten, eta ziotenez, 165 kilo bakarrik pisatzen zituen, garaiko ontzi gehienek baino 200 kilo gutxiago. 1943an Kontxan parte hartu zuen Pedreñak, patroia Pepe Bedia 'Joselon' zela. Hirutan irabazi zuen Kontxako Bandera, 'Castilla' ontzi mitikoarekin.

1964an, Pedreñako zale batzuk ontziaren itzulera sustatzen dute Antonio Corinok gidatuta, patroia Pepe Bedia beteranoa dela (74 urte). Bediak Ruben Laso 'Michelena'-ri eman zion lekukoa. Garai honetan ezagun egin ziren orduko bi ontzi onenen arteko desafioak: Pedreña eta Hondarribia. Desafio horietako batean, Santoñan, 30.000 lagun bildu ziren. Aro hau 1976ko Kontxako Bandera irabazita bukatzen da. Laugarren bandera izan zen, eta Euskal Herrikoa izan gabe, Bandera hori gehien irabazi duen taldea bilakatu zen Pedreña. Gaur egun, Pedreñak Kantauri Itsasoko onena izateko borrokan murgilduta jarraitzen du, San Miguel Ligan, golfean eta arraunean kirolari garaileak eman dituen herria harrotasunez ordezkatuz. 2003. urtetik Pedreña onenen artean da eta ordundik kantauriarrak ez dira San Miguel Ligatik mugitu. Denbora honetan, bere sailkapen onena laugarren postua izan da (2005 eta 2006) eta, garaipenen aldetik, hiru bandera eraman dituzte: Moaña-n (2010), Castro-n (2009) eta Getxon (2006).