CAMARGO
Historia
1919. urteraino egin behar da atzera traineru lehiaketa batean Camargoren parte hartzea bilatzeko. Las Presas izeneko ontziak egin zuen. Las Presas Camargoko Herrera herriko auzo bat da, garai hartan Santandergo Badian kokatutakoa. Urte asko egin zituen ondoren Camargok lehiaketetatik at, eta 1979an Valle de Camargo Arraun Taldea sortu zen. Bost urte geroago bigarren eskuko ontzi bat erosi zitzaion Portugaleteri, eta Camargo lehiatzen hasten da. 2006an ARC elkartea sortzen da, eta Camargo elkarteko kide egiten da bazkide sortzaile gisa, 2010 urtea arte. Urte horretan, San Miguel Ligan parte hartzeko saria irabazten du bere kirol merituei esker. Camargok eskualde eta herrialde mailako titulu batzuk irabazi ditu, baina ez da hori klubeko ikurra izan. Garrantzitsuagoa izan da harrobiarekin egin duen lana eta lehiaketan erakutsi duen jarraikortasuna.

