Albisteak 2019

LEHIAKETA

05 Uzt 2019

Coruñak gorengo mailako arrauna hartuko du

Coruñak gorengo mailako arrauna hartuko du

Bihar eta etzi Cidade da Coruña Bandera jokatuko da maila goreneko bi lehiaketetan
 

Riazor Hondartzak Eusko Label Ligako 12 ontzi eta Euskotren Ligako lau ontzi hartuko ditu asteburu honetan, III. Cidade da Coruña Bandera eta II. Cidade da Coruña Bandera lehiatuko baitira. Horrez gain, sailkapen nagusirako ere ontziek beraien zakua ondo bete nahiko dute. 

Eusko Label Ligan zein Euskotren Ligan bi jardunaldietako denborak kontuan hartuko dira, larunbateko estropadakoa eta igandekoa. Beraz, bi egunetan ariko den ontzi erregularrenak eramango du trapua etxera, bai gizonezkoen mailan baita emakumezkoenean ere. 

Iaz bezala, estropada eremuak 4 luze eta hiru ziaboga izango ditu Riazorreko Hondartzan, eta barruko balizak Las Esclavas kai-muturraren ondoan kokatuta egongo dira. Larunbatean 18:00etan Euskotren Ligako hirugarren jardunaldiari emango zaio hasiera eta bertan egongo dira Hondarribia Bertako Igogailuak, Donostiarra, Orio Babyauto eta Donostia Arraun Lagunak lehiaketako liderra. Ontzi horien ondoren gizonezkoen bosgarren jardunaldiari ekingo zaio. Lehen txanda Astillero Repsol Electricidad y Gasek, San Pedrok, Lekittarra Elecnorrek eta Ondarroa Cikautxok osatuko dute. Bigarrenean Kaiku, Cabo, Urdaibai Avia eta Donostiarra izango dira. Eta ohorezkoan, berriz, Zierbena Bahias de Bizkaia, Santurtzi Iberdrola, GO fit Hondarribia eta Orio Babyauto Eusko Label Ligako liderra. 

Igandean, berriz, Cidade da Coruña Banderaren bigarren jardunaldia jokatuko da; 11:40ean Euskotren Ligako ontzien txanda izango da, eta ondoren, mutilen txapelketari emango zaio hasiera. Txandak larunbateko emaitzen araberakoa osatuko dira.
 

Itzuli