Albisteak 2018
BEREZIAK
10 Ira 2018
ACT Bermeon bilduko da larunbatean
ACTko bazkideak batzarrean bilduko dira larunbatean Bermeon
Eusko Label Ligako hamazortzigarren jardunaldia jokatzearekin bat, larunbatean irailaren 15ean Bermeoko Arrantzaleen Museoan, ACTko bazkideak Batzarrean bilduko dira 10.30etan. Lehenik eta behin, aurreko bilerako aktak onartuko dira. Jarraian, bazkideei ACTaren kudeaketaren inguruko informazioa emango zaie, 2018ko hirugarren hiruhilekoari dagokiona. Azkenik, galde-eskeentzako denbora izango da Batzarra amaitu aurretik.