Albisteak 2018

LEHIAKETA

04 Ira 2018

Zazpi traineru gorengo mailan sartzeko

Zazpi traineru gorengo mailan sartzeko

Bermeok eta Portugaletek jokoan jarriko dute irailaren 15 eta 16an Eusko Label Ligako playoffa eta aurtengo berritasuna den Liga Euskotreneko playoffa 

Irailaren 15a eta 16a gorriz markatutako egunak dira traineruen munduan. Izan ere, CaixaBank Koroaren garailea saritzeaz gain, era horretan Eusko Label Ligari amaiera emanda, Bermeok eta Portugaletek Eusko Label Ligako igoera playoffa jarriko dute jokoan, eta lehen aldiz emakumeen lehiaren historian, Liga Euskotrenekoa.

Beraz, Eusko Label Ligako azken aurreko sailkatuak, San Juan Sumelecek, bere lekua defendatu beharko du ARC-1 Ligako eta LGT-A Ligako lehen bi sailkatuen aurka. Hau da, galiziarren partetik SD Samertolameu, txapeldun 149 punturekin, eta CR Ares, bigarren 146 punturekin, izango dira parte hartzaileak. Bestetik, ARC-1 Ligakoen partetik Astillero, garaile 157 punturekin, eta Lekittarra, kantabriarrengandik 9 puntura sailkapenean, izango dira datorren urtean Eusko Label Ligan egoteagatik borrokatuko dutenak.

Liga Euskotreneko playoffaren debuta

Aurtengo berritasun nagusietako bat Liga Euskotreneko playoffa da, nondik datorren urtean San Juan Iberdrola, Orio Babyauto eta GU Arraun lagunduko duen trainerua aterako da. Bi izango dira txartel horren bila borrokatuko diren ontziak. Gorengo mailako azken sailkatua den Hondarribia Bertako Igogailuakek bere lekua defendatu beharko du Donostiarraren aurrean, ETE Ligako txapelduna 99 punturekin. Emakumeen LGT Ligatik, CN Riveira txapeldunak ezetz esan zion igoera playoffan parte hartzeari eta, ondorioz, A Pobra-Cabo bigarren sailkatuari gonbidapena luzatu zitzaion, honek ere ezaztatuz. Beraz, bi horiek izango dira 2019ko Liga Euskotreneko txartela bilatuko duten ontziak.

Itzuli