Albisteak 2018

BEREZIAK

27 Abu 2018

CaixaBanken azken luzea

CaixaBanken azken luzea

Hau da Bandeira Concello de Moañak eta Bandeira Concello de Boirok eman dutena

Eusko Label Ligak fase erregularrari amaiera eman dio galiziako uretan. Asteburu honek hainbat lerroburu utzi dizkigu, baina azpimarragarriena Tiran Pereira bezalako klub historiko batek agur esatea da. Moañakoek azken paladara arte borrokatu zuten San Juan Sumelecekin jaitsiera ekiditeko, baina azkenean ezin izan zuten aldea irauli eta arroxengatik puntu bakarrera geratu ziren, era horretan galiziarrek LGT Ligan lehiatuko dira datorren urtean. Bere aldetik Errekak bere plaza borrokatu beharko du Bermeon eta Portugaleten LGT-A eta ARC-1 ligako onenen aurka. 

Taularen goikaldean, Urdaibai Aviak Eusko Label Liga bideratu zuen Bandeira Conceelo de Moaña - GP Fandicostan eta Bandeira Concello de Boiron irabazita, aurkari zuzenei tarte handia eginez eta bere zazpigarren CaixaBank Koroa ia ukituz. 

Ez galdu 'CaixaBanken Azken Luzea' eta bizi berriz Moañan eta Cabon gertatutakoa!

Itzuli