Albisteak 2018

BEREZIAK

21 Abu 2018

Abuztu rockeroa Luis Gonzalezen eskutik

Abuztu rockeroa Luis Gonzalezen eskutik

Caboko arraunlariak bere playlista proposatu digu uda bero honetarako

Luis Gonzalez Caboko arraunlariak ekarri dizkigu bere kanta gustukoenak abuztu amaiera honetarako. Munduko rockeko hit historikoez beteriko zerrenda da, adibidez 'Highway to hell' edo 'Thunderstrack' aurkituko dituzu bertan, ACDC talde australiarrarenak. Baita ere Nirvanaren 'Smells like teen spirit' edo 'Welcome to the jungle' Guns 'n Roses taldearena. Argi utzi du arraunlariak Estopa bere talde gustukoenen artean dagoela, lau kanta sartu ditu zerrendan. 'Como Camaron' edo 'Ya no me acuerdo' kantez gozatu ahalko duzu bere proposamenarekin. 

Bere alde rockeroa azpimarratu du baina alderdi 2000 urteen hasierako musika diskoa gustuko duela ere argi utzi du. Chasis diskotekak 2000. urtean Eurovision jaialdia irabazi zuen 'Fly on the Wings of Love' kantaren remixa edota Cascadaren 'Everytime we touch' dira denok noizbait dantzatutako kantak. 

Jarraitu gure Spotify kontua eta dantzatu Eusko Label Ligako arraunlarien erritmoan!

Itzuli