Albisteak 2018

BEREZIAK

17 Abu 2018

Zarautzek azken txanpa irekiko du

Zarautzek azken txanpa irekiko du

Zarauzko jardunaldi bikoitzak amaiera jarriko dio Liga Euskotreni eta Eusko Label Ligako bukaeraren hasiera markatuko du

Denboraldiko egutegian zita gutxi daude markatuta asteburu honetakoa bezala. Eusko Label Liga eta Liga Euskotren Zarautzera iritsiko dira XLI. Zarauzko Estropadak eta Zarauzko X. Ikurriña hurrenez hurren jokoan jartzeko. Bi banderak jardunaldi bikoitzean jokatuko dira, larunbatean 18:00etatik aurrera eta igandean 11:45etik aurrera. Banderetako garailea bi egunetako denborak batuta aterako da.

Eusko Label Ligako ontziak hiru txandatan banatuta arituko dira eta sailkapen orokorraren arabera izango da ordena larunbatean. Beraz, lehen txanda Tiran Pereira, San Juan Sumelec, Kaiku Producha eta San Pedro arituko dira. Bigarrenean Ondarroa Cikautxok, Donostiarrak, Cabok eta Santurtzi Iberdrolak egingo dut arraun. Eta ohorezkoan Orio Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Urdaibai Aviaren txanda izango da. Gizonezkoen traineruak lerro formatuan parte hartuko dute 3 itsas millako distantzia eginda lau luze eta hiru ziabogatan banatuta. Igandean, lehenengo jardunaldiareko sailkapenaren araberako izango da txanden konposaketa. 

Azkeneko 14 edizioak Kaiku Producha (4), Orio Babyauto (3), Castro (3), Urdaibai Avia (3) y GO fit Hondarribiaren (1) artean banatu dira. Iazkoa San Nikolas ontziak irabazi zuen, 1998 eta 20002 urteetan bost aldiz jarraian irabazita erakutsi zuten nagusitasuna errepikatuz. Estropada eremuko errekorra Castrok dauka 2008an 38'56"72ko denbora metatua eginda. Behin asteburu hau igarota, 4 jardunaldi geratuko zaizkio txapelketari bakarrik, beraz, azken txanpa abian da klubeentzat eta euren helburuentzat. 

Emakumeen estropada lerro formatuan egingo da eta ziaboga bakarrarekin 1,5 miliako distantzia beteta. Liga Euskotrenen txapelduna dugu jada San Juan Iberdrolak Hondarribian titulua ziurtatu zuenetik. Arroxek igandeko jardunaldiaren ondoren 2018ko Euskotren Garaikurra jasoko dute bosgarren urtez jarraian. Batelerak gainera Zarauzko Ikurriñako 4 edizioetan garaile izan dira eta denboraldia era onenean ixtea bilatuko dute. Emakumeen estropada eremuko denbora onena Getaria-Tolosak du 21'15"22ko denborarekin. 

Barruko balizak Alle Puntatik aurreraxeago kokatuta egongo dira eta Eusko Label Ligako Fan Zonea Musika Plazan izango da arraunzaleek estropada era onenea jarraitu ahal izateko produktu onenekin batera. 

Itzuli