ACT TV 2018

BEREZIAK

16 Abu 2018

Zita bikoitza Zarautzen

Zita bikoitza Zarautzen Zita bikoitza Zarautzen

Eusko Label Ligak jardunaldi bikoitza biziko du beste urte batez ur zarauztarretan datorren asteburuan

Beste urte batez, Zarautz izango da Eusko Label Ligaren egutegian falta ezingo den zita. XLI Zarauzko Estropadak berriz ere jokoan jarriko dira asteburu honetan jada klasikoa den jardunaldi bikoitzean, larunbat eta igande artean banatuta. Bertan izango dira ere Liga Euskotreneko traineruak X Zarauzko Ikurriña jokatzen aurtengo sasoia amaitzeko, San Juan Iberdrola txapeldun delarik jada. Arroxei Euskotren Saria emango zaie igandeko jardunaldia bukatuta. 

Eusko Label Liga Zarauzko zitara inoiz baino irekiago iritsi da aurreko asteburuaren ondoren, non Ligako liderrak, Bou Bizkaiak, ez zuen estropadarik irabazi eta beraz aurkariak motibazioz beterik iritsiko dira asteburu honetako hitzordu ospetsura. Orio Babyauto izan zen iazko garailea eta estropada-eremuko errekorra Castrok dauka 2008. urteko bi jardunaldietan 38'56"72ko denbora eginda. 

Goizean Karlos Argiñano jatetxean egindako aurkezpenean Urdabai Aviako entrenatzaile Joseba Fernandezi txapelketa erdira lider iritsitakoaren saria tradizionala jaso du. Ekitaldia horretan Xabi Zubiri ACTko Marketing eta Komunikazio Zuzendaria, Xabier Txurruka Zarauzko Alkatea, Jon Artola Zarautz Arraun Elkarteko Presidentea eta Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia izan dira.

Kontsultatu estropadako dossierra

Itzuli