Albisteak 2018

BEREZIAK

15 Uzt 2018

Bosgarren bandera Urdaibai Aviarentzat

Bosgarren bandera Urdaibai Aviarentzat Bosgarren bandera Urdaibai Aviarentzat

Bou Bizkaiak eta San Juan Iberdrolak irabazi egin dute berriz ere eta sailkapen orokorrean liderrago dira 

6 bandera jokatu dira eta 5 irabazi ditu Urdaibai Aviak Eusko Label Ligan, CaixaBank Koroa irabazteko dena ematera prest dago Buz Bizkaia. Hori erakutsi du berriz ere Castro Urdialesko uretan. Estropada bikaina egin dute GO fit Hondarribiak eta Orio Babyautok ere, bigarren lekua azken paladara arte jokoan izan dute. Estropada buru izan dira aurreneko bi hauek estropada hasieran, baina bigarren luzearen amaieran bermeotarrek hartutako olatu batek ahalbidetu die lehen postuan kokatzeko. Ez dute postu hori galdu hortik aurrera. Azkenean 12 segundora iritsi da Ama Guadalupekoa, eta ondoren jarraian San Nikolas ontzia. Borroka polita izan da laugarren posturako ere, txanda itxi duen Zierbena Bahias de Bizkaiak lortu du, Urdaibai Aviatik 18 segundora iritsita.

Postu hori lapurtzeko zorian egon da Sotera. Santurtzi Iberdrola, bigarren txandan lehiatuta, laugarren lekutik 3 segundora geratu da. Cabo izan da txandako bigarrena Soteratik 4 segundora, eta atzerago sailkatu dira Donostiarra Kaiarriba-Amenabar 10 segundora eta Ondarroa Cikautxo, 17ra. Oso txanda parekatua eta polita ikusi dugu Santurtzi Iberdrolak hirugarren luzean estropada hautsi duen arte.

Era berean, zirragarria eta bikaina izan da lehen txanda ere. Kaiku Produchak eta San Pedrok lehia bereziki bizia izan dute estropada buruan. Txandako irabazlea ez da azken luzera arte erabaki, azken ziabogan denbora bera egin baitute bi traineruek. Azken esprintean aurre hartu du Bizkaitarrak eta txanda irabazi du marka bikaina eginda. Eguneko 6. Denborarik onena egin dute Sestaokoek, balio handiko 7 puntu batuta gaurko estropan. Libia bigarren izan da 3 segundora iritsita, eta atzerago sailkatu dira Tiran Pereira 26 segundora eta sailkapena itxi duen San Juan Sumelec, 31 segundora.

Eusko Label Ligako Sailkapen orokorrean Urdaibai Aviak jarraitzen du lider 82 punturekin eta 8ko aldea dauka bigarren sailkatuarekin, 74 puntu dituen GO fit Hondarribiarekin. Podiumeko hirugarren lekua Zierbena Bahias de Bizkaiarentzat da 68rekin. Sailkapeneko azkena Tiran Pereira da 11 puntu batuta, San Juan Sumelecek baino 9 gutxiago, eta Kaiku Produchak baino 10 gutxiago, gaurko estropada bikainaren ondoren.

Patroi onenaren CaixaBank mallota San Pedroko Ander Etxegoienentzat izan da.

 

San Juan Iberdrolak ez du aukerarik eman

Bateleri bandera lapurtzetik inoiz baino gertuago izan da gaur Orio Babyauto Castro Urdialesko uretan, baina badirudi arroxek ez dutela ezer oparitu nahi  Euskotren garaikurra irabazteko bidean.

Estropada oso parekatua izan da emakumeena ere. 4 Segundoko abantaila izan dute sanjuandarrek ziabogan, baina biraketaren ondoren oso murriztua ikusi dute aldea. Itxaropenez bete dira horiak, bandera irabazi zezaketela ikusita. Erritmoa bizitu du San Juan Iberdrolak eta azkenean ez dio aukerarik eman Orio Babyautori, garailetik 4 segundora amaituta. 19ra iritsi da GU Arraun eta 25era Hondarribia Bertako Igogailuak.

Sailkapen orokorrean lider dira arroxak 24 punturekin, Oriok baino 6 gehiago. Berdinduta dira 9 punturekin Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako Igogailuak. 

Itzuli