ACT TV 2018

BEREZIAK

30 Eka 2018

Urdaibai Avia berriz ere garaile

Urdaibai Avia berriz ere garaile Urdaibai Avia berriz ere garaile

Eusko Label Ligako XVII Bandera Ayuntamiento de Sestaon Urdaibai Aviak garaitu du, eta emakumezkoetan berriz San Juan Iberdrolak

Sekulako adrenalina segundoak bizi ditugu gaur Portugaleteko uretan XVII Bandera Ayuntamiento de Sestao-rekin, izan ere Urdaibai Aviak garaitu du eta horrela 12 puntu eskuratu ditu. Bestalde, Ander Etxegoien, San Pedroko patroiak, berriz ere Patroirik Onenaren CaixaBank maillota jantzi du eta hiru puntu gehiago lortu ditu.

Argi dago ohorezko txandan adrenalina izan dela osagai nagusia, izan ere nahiz eta Urdaibai Aviak garaitu 19’31”08-ko denborarekin, Zierbena Bahías de Bizkaia hauetaz 2”38-tara gelditu da 19’33”46-ko denborarekin. Hirugarren postuan GO fit Hondarribiak amaitu du 19’41”98-ko denborarekin eta 2”50-ra Santurtzi Iberdrolak, laugarren postua lortu du.

Jardunaldiko bigarrengo txanda Oriok Babyautok garaitu du, bosgarren postuan amaituz 19’54”56-ko denborarekin, eta seigarren postuan Iñaki Errastiren mutilak amaitu dute, Ondarroa Cikautxo. Zazpigarren eta zortzigarren postuak Cabo (20’09”24) eta San Pedrorentzat (20’09”66) izan dira.

Lehenengo txandan Donostiarra izan da buruzagi 20’09”74-ko denborarekin, eta honen atzetik San Juan Sumelec (20’14”68). Hamaikagarren eta hamabigarren postuan Kaiku Producharentzat eta Tirán Pereirarentzat izan dira. Lehenengo honek 20’20”16-ko denbora burutu du eta bigarrengoak hauengandik 12”-tara gelditu dira.

 

San Juan Iberdrolak Bandera Ayuntamiento de Sestao garaitu du

Jada emakumezko txandan, erloju-kontrakoan San Juan Iberdrola izan da garaile 11’06”40-ko denbora eginez. Horrela, ‘Batelerak’ Euskotren Ligarako toki bat lotu dute eta uda guztian zehar arituko dira arraunean. Orio Babyautok bigarren amaitu du estropada lehenengo hauetatik 4 segundutara geldituz, eta hauen ondoren Hondarribia Bertako Igogailuak joan da. Laugarren postuan GU Arraun gelditu da. Bihar Zierbenako Bandera Petronor-en jakingo dugu ze klub arituko diren aurtengo Euskotren Ligan lehia bizian.

Itzuli