Albisteak 2018

BEREZIAK

23 Eka 2018

Atzera kontua amaitu da!

Atzera kontua amaitu da!

Bilbon jokatuko da 2018ko Eusko Label Liga –  CaixaBank Koroako lehenengo estropada

Amaitu da atzera kontua! Bihar aurtengo Eusko Label Ligari hasiera emango zaio Bilboko uretan. Beste urte batez, momentuko 12 trainerurik onenak CaixaBank Koroa eskuratzeko lehia bizian arituko dira denboraldiko 19 jardunaldietan zehar.

Urdaibai Avia izan zen iazko denboraldiko errege eta badirudi aurten ere helburu hori dutela buruan, baina esan beharra dago beste 11 klubak prest daudela Joseba Fernandezen traineruari gauzak zailak uzteko eta datorren irailaren 16an Portugaleteko uretan CaixaBank Koroa eskuratzeko bertako XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglés-ekin.

Denboraldiko lehen jardunaldia bihar Bilboko uretan jokatuko da IX Bandera de Bilbao-rekin eta hau erloju-kontrako froga izango da, beste urteetan egin den modu berean. Lehenengo txandan igo berri diren bi klubak arituko dira, Donostiarra eta Santurtzi Iberdrola, Cabo eta San Pedrorekin batera. Bestalde, bigarrengo txandan Ondarroa Cikautxo, San Juan Sumelec, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Tirán Pereira egongo dira eta ohorezko txandan aldiz, GO fit Hondarribia, Kaiku Producha, Orio Babyauto eta iazko Eusko Label Ligako garaileak, Urdaibai Avia

Bandera hau jokoan jarri den edizio guztietatik esan beharra dago GO fit Hondarribiak denborarik onena egin zuela (19´20”68) 2014. urtean, eta klub hau izan dela bandera gehienetan eskuratu duena, zehazki 2012, 2014, 2015 eta 2016 urteetan.

Argi dago aurtengoa adrenalinaz beteriko denboraldi itzela izango dela. Prest ahal zaude?

Kontsulta ezazu estropadako txostena

Itzuli