ACT TV 2018

BEREZIAK

19 Eka 2018

Bilbo, lehenengo adrenalina deskarga

Bilbo, lehenengo adrenalina deskarga

Bizkaiko hiriburuak igande honetan 12:00etatik aurrera, hamaseigarren Eusko label Ligako hasiera jasoko du

2018ko Eusko Label Ligaren hasiera igande honetan 12.00etan Bilboko uretan izango da eta hau hamaseigarren edizioa izango da. Beste urte batez, momentuko 12 trainerurik honenak 19 jardunaldietan zehar lehia bizian arituko dira CaixaBank Koroa eskuratzeko. Ekainaren 24an eguerdiko 12.00etan (ETB eta TVG), itsasoko epaileak Donostiarrari irteera markatuko dio eta horrela adrenalinaz beteriko denboraldiari hasiera emango zaio. Hasiera honen testigu berriz ere Bilboko itsasadarra izango da, beste ondorengo hiri hauei lekukoa hartuz; Bartzelona (2013an eta 2014an), Málaga (2015ean) edota Sevilla (2016an).

Denboraldi berriari hasiera Bilboko Udaletxeko Prentsa-Aretoan eman zaio. Bertan burututako aurkezpen ekintzan Oihane Agirregoitia, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkaria eta Borja Rodrigo, ACT-ko Lehendakaria egon dira. Ekintza honetan IX Bandera de Bilbao aurkeztu da, Eusko Label Ligako lehen froga puntuagarria. Honekin traineruen goi mailako txapelketari hasiera eman zaio eta iraileko 16an amaituko da.

DENBORALDIKO ERLOJU KONTRAKO FROGA BAKARRA

Igandean eguerdiko 12.00etan ospatuko den estropadak denboraldiko lehen puntuak banatzeaz gain, IX Bandera de Bilbao jokoan jarriko du eta bertan 12 traineruak denboraldiko erloju kontrako froga bakar honetan lehiatuko dira. Estropada honek, 35.000 euro sarietan izango ditu. Irteera, azken urteetan egin den modura, Udaletxeko Zubiaren ondoan kokatuta egongo da. Kanpoko baliza, ordea, Arrupe Pasagunea igarota ainguratuko da, honela lau zuzen eta hiru ziaboga jokatuz.

Irteera ordena iazko denboraldiko sailkapenaren arabera izango da eta traineruak minutuz-minutu irtengo dira. Beraz, lehenengo txandan Donostiarra, Santurtzi Iberdrola, Cabo eta San Pedro egongo dira. Bigarrengo txandan berriz, Ondarroa Cikautxo, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta Zierbena Bahías de Bizkaia arituko dira. Amaitzeko, ohorezko txandan Kaiku Producha, Orio Babyauto, GO fit Hondarribia eta iazko denboraldiko garailea, Urdaibai Avia egongo dira.

Kirolaz gain, arratsalde guztian zehar Bilboko Uribitarte Pasealekuan kokatuta egongo den Fan Zone-taz gozatzeko aukera egongo da. Hau Eusko Label Ligako karabanarekin batera egongo da denboraldi osoan zehar eta hainbat tokitara iritsiko da, A Coruña, Donostia, Castro Urdiales, Getxo edota Zarautzera esate baterako.

IZAERA HANDIKO ESTROPADA

Aurkezpen ekitaldian, Borja Rodrigok, ACT-ko Lehendakariak ondorengoa aipatu du “izaera handiko estropada baten aurrean gaude. Froga ezberdin bat da, hiriburu baten barruan ospatuko dena, eta beste goi mailako kiroletan gertatzen den moduan, Frantziako Tourrean esate baterako, erloju kontrako froga bat izango da”. Gainera, hauxe gehitu du "oso froga erakargarria da, izan ere traineruak ikusleak kokatuta dauden lekutik oso hurbil pasako dira. Horrez gain, estropada oso leku deigarrietatik igaroko da; Bilboko Udaletxea, Guggenheim Museoa edota Deusto Unibertsitatea esate baterako".

Oihane Agirregoitiak, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkariak aldiz, ondorengoa azpimarratu du “ikusle guztientzako zuzenduta dagoen txapelketa honek, aire librean kirolaz gozatzeko aukera emango digu eta hau gure hiriarentzat oso garrantzitsua da. Honez gain, Bilboko lekurik deigarrienetariko bat nabarmentzea lortuko dugu; gure itsasadarra. Honetaz asko gozatuko dugu goi mailako kirol honekin”.

Kontsulta ezazu dosierra lotura honetan klikatuz

Itzuli