Albisteak 2018

BEREZIAK

15 Eka 2018

Adrenalinaren bila

Adrenalinaren bila

Adrenalina izango da gure protagonistak bizitza osoan zehar bilatu nahi izango duena, azkenean arrauna probatzen duen arte

Aste bat baina apur bat gehiago falta da 2018ko Eusko Label Ligari hasiera emateko eta badirudi aurtengo denboraldia ere adrenalinaz beterik egongo dela. Eta justu hori da, adrenalina, gure protagonistak bideo honetan aurkitu nahi izango duena.

Produkzio honek aurtengo Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako egutegia eta parte hartuko duten klubak errepasatzeaz gain, mutil gazte baten historia kontatuko du. Gazte hau jaio zen unetik emozioen bila egon da. Urteak pasa ahala, zirrara sentiarazteko denetarik probatu du, baina ez du ezer sentitzerik lortu. Azkenean, arrauna ezagutu eta hor ohartzen da honek benetako zirrara eta adrenalina sentiarazten diola.

Bideo honek ez du mutil konkretu baten istorioa kontatzen, izan ere honen helburua arraunlari guztiak sinbolizatzea da. Rekkam-eko lagunek burututako produkzio hau Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako aurkezpen Galan aurkeztu zen eta bertako protagonista Fran Montes da, Zierbena Bahías de Bizkaiako arraunlaria. Emaiozu play-ari eta disfrutatu!

Itzuli