Albisteak 2018

BEREZIAK

04 Eka 2018

Bizkaia Frontoiak Eusko Label Ligari hasiera emango dio

Bizkaia Frontoiak Eusko Label Ligari hasiera emango dio

Denboraldi berri honi hasiera emango dion Gala larunbat honetan ospatuko da eta Facebook bidez zuzenean jarraitu ahal izango da

Larunbat honetan, ekainaren 9an arratsaldeko 20:00etan 2018ko Eusko Label Ligari hasiera emango dion Gala ospatuko da Bilboko Bizkaia Frontoian. Bertan, beste urte batez, CaixaBank Koroa jokoan jarriko da. Gainera, iazko urteko Galaren Facebook bidezko emankizunak izandako arrakastaren ondoren, aurten berriz ere zuzenean jarraitzeko aukera izango da Eusko Label Ligako Facebook-eko horri ofizialetik.

Zortzi izango dira ospakizunean banatuko diren errekonozimenduak: Traineru Bizkorrenaren Arrauna, Entrenatzaile Onenaren Arrauna, Estropada Antolamendu Onenaren Arrauna, Patroi Onenaren Arrauna eta Ohorezko Arrauna. Sari hauetaz gain, 2018. denboraldiko txapeldunei, Urdaibai Aviari eta San Juan Iberdrolari, CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurraren erreplikak emango zaizkie.

Gala honen helburua adrenalinaz beteriko denboraldi berri bat aurkeztea da. Behin ospakizun hau amaituta, gonbidatuek Eusko Label produktuak eta San Miguel garagardoak dastatu ahal izango dituzte giro ezin-hobe batean.

Itzuli