Albisteak 2018

ELKARRIZKETAK

09 Mai 2018

"Gure helburua berriz ere CaixaBank Koroa lortzea da"

"Gure helburua berriz ere CaixaBank Koroa lortzea da"

Joseba Fernandezek, Urdaibai Avia-ko entrenatzaileak, bermeotarren 2018ko Eusko Label Ligarako sentsazioez eta helburuez hitz egin digu

CaixaBank Koroa lortzeko lehia gogorra da, hau ondo dakite Urdaibai Avia-ko arraunlariek. Aste honetako elkarrizketaren protagonista Joseba Fernandez da, iazko Eusko Label Ligako garaileen entrenatzailea. Liga honetarako helburu anitzetatik bada besteak baina garrantzitsuagoa den bat, “titulua defendatzea eta berriz ere CaixaBank Koroa lortzea da gure helburu nagusiena”.

Denboraldi-aurre gogor eta euritsu baten ostean, bermeotarren entrenatzaileak sentsazio positiboak dituela dio “sentsazio onak ditut, proposatutako helburu guztiak betetzen ari baikara”. Denboraldi berri honetan izango dituzten lehiakideei buruz aldiz, “lehen urteko berdinak izango dira, GO fit Hondarribia eta Orio Babyauto. Nik uste dut hirurok berriz ere lehia bizia izango dugula”. Nahiz eta lehiakide garrantzitsuenak nortzuk diren argi eduki, Josebak Fernandezek ez die beste klubei begirik kenduko Zierbena Bahías de Bizkaia hobetu egin du, baita Cabok ere, gainera aurten ligara igotako bi klubak ez dira lehiakide errazak izango”.

‘Bou Bizkaia’-ko taldeak izan dituen aldaketei buruz hitz egiteaz gain, bere kasuari buruz ere hitz egin digu, izan ere aurten ez da arraunlari moduan arituko “ni beti izan naiz arraunlari beste gauzen gainetik, eta arraun egiteko gogoak ditut”. Honez gain, badirudi arraunlari uztea ez dela betirako izango, izan ere “bueltatzea buruan dut. Nik arraun egitea gogoko dut, 30 urtean zehar honekin disfrutatu dut eta era batean edo bestean arraunlari izatek jarraituko dut”.

Itzuli