Albisteak 2018

BEREZIAK

02 Mai 2018

13 traineru aurre inskribatu dira playoffean

13 traineru aurre inskribatu dira playoffean

Guztira ARC eta LGT-ko 13 klubek aurre inskripzioa bete dute Bermeon eta Portugatelen irailean burutuko den playoffa jokatzeko 

Atzera kontua hasi da! Bi hilabete baina gutxiago geratzen dira Eusko Label Ligari hasiera emateko ekainaren 23/24an Bilboko uretan, bertako IX Bandera de Bilbao protagonista delarik. Txapelketa hontatik aurrera Kantauri itsasoko eta ozeano Atlantikoko klubik onenak lehia bizian ikusiko ditugu udara guztian zehar CaixaBank Koro preziatua eskuratzeko helburuarekin.

Guztira, ARC eta LGT ligako 13 klubek parte hartuko dute playoff-ean bertan jokatzen diren lau pase lortu ahal izateko (egun bakoitzetik bi). Honi esker, ACT-k gonbidatuz gero, Eusko Label Ligako azkenaurren klubaren aurka arraun egin ahalko dute playoff-ean. Hau irailaren 15 eta 16an ospatuko da Bermeo eta Portugaleteko uretan. Bertan CaixaBank Koroaren garaile nortzuk izango dire ere jakingo dugu, 2018ko Eusko label Ligako garaile.

Hau horrela izanda, guztira 13 klub daude izena emanda, ARC-tik S.D. Remo Astillero, Sociedad Deportiva de Remo Pedreña, Deustuko Arraun Taldea, Getariako Arraun Elkartea, Isuntza Arraun Elkartea, Larrun Kosta Arraunketa Kluba, Zarautz Arraun Elkartea y Zumaiko Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea. LGT-tik, berriz, Club de Remo Ares, Club de Remo Mecos – Mondariz, Club Deportivo S.D. Samertolameu, Club Deportivo Centro Deportivo Mariñeiro de Mera y Club de Remo Puebla.

Itzuli