Albisteak 2018

BEREZIAK

27 Ots 2018

Aritz Rial-ek erritmoa jartzen dio otsailari

Aritz Rial-ek erritmoa jartzen dio otsailari

'Erreka' ontziko arraunlariak reggaetón-ez beteriko hautaketa bat ekartzen digu 

Ordu batzuk geratzen zaio Otsailari eta agurtu nahi diegu Aritz Rial-ek prestatutako musika hautaketarekin. San Juan Sumelec-eko arraunlariak reggaeton-ez beteriko zerrenda ekartzen digu, besteak beste Daddy Yankee, Jacob Forever edo J. Balbin artistekin. Gainera, berezitasun bat dakartza zerrenda honek, 26 abesti baitira eta ez 20, erronka handia zen eta hainbeste artista 20 abestietan sartzea. Eta hautaketa honetan ez dira falta Juan Magan, Maluma, Ozuna, Nicky Jam edo Luis Fonsi

Itzuli