Albisteak 2017

BEREZIAK

13 Ira 2017

Maila gorenean toki baten bila (eta II)

Maila gorenean toki baten bila (eta II)

Donostiarra eta Santurtzi Iberdrolak euren denboraldia borobiltzen saiatuko dira Eusko Label Ligako playoff-ean emaitza on batekin

CaixaBank Koroarengatiko azken bi lehien emozioa jasoko dute asteburu honetan Bermeo eta Portugaletek. Baina hau ez da izango atentzioa jasoko duen lehia bakarra bi estropada hauetan zehar, Eusko Label Ligako playoff-a ere bertan jarriko baita jokoan, non bost taldek datorren urtean arraunaren maila gorenean egoteko bi postuetako bat lortzen saiatuko diren.

Igoera fase honetan parte hartuko duten bost taldeak S.D. Samertolameu, C.R. Puebla, Donostiarra, Santurtzi Iberdrola eta Ares izango dira. Gaur ARCko bi taldeen entrenatzaileei eginiko elkarrizketak izango ditugu.

Denboraldian zehar ospatu dituzten estropada gehienak irabazi dituen Donostiarraren buruan, Igor Makazagak, argi dauka playoff-a dela taldearen helburu nagusia. Entrenatzaile gipuzkoarrak Bermeoko lehen estropadaren garrantzia azpimarratzen du, lehen golpea ezartzen duelako “positiboa edo negatiboa”.

Bestalde, Soterako entrenatzaile den Iker Zabalak dio “denboraldi osoko Santurtzi Iberdrola indartsuena ikusiko” dugula playoff-ean, baina oso argi dauka arraunaren maila gorenean postu bat lortzeko “faboritoei irabazi” beharko zaiola.

Itzuli