Albisteak 2017

LEHIAKETA

26 Abu 2017

Hondarribiak urrea lortu du Moañan

Hondarribiak urrea lortu du Moañan

 ‘Ama Guadalupekoa’k, gaurko garaipen estuarekin, Urdaibai Aviarekiko bi puntu berreskuratu ditu

Gaurko Moañako estropadan, ‘Ama Gudalupekoa’k urrea eskuratu du, XXXV Bandeira Concello de Moaña irabazteaz gain, sailkapen orokorrean, Urdaibai Aviarekiko zuen tartea bi puntu txikiagotu baitu. Bestalde, Patroi Hoberenaren CaixaBank sailkapenaren buru, Ioseba Amunarrizek jarraitzen du.

Ohorezko txandako borrokan, 19’46”34rekin eta denborarik onena erregistratuz, Hondarribia izan da garaile. Orio Babyautok bigarren postuan amaitu du, ‘Ama Guadalupekoa’rengandik oso gertu; soilik, 22 ehunenetara. Urdaibai Avíak, 19’50”36ko denbora eginez, hirugarren amaitu du. Laugarren lekuan eta 20’09”42 denborarekin, ohorezko txanda itxi duena Kaiku Producha izan da.

Zierbena Bahías de Bizkaiak, bere txandan, ez du aurkaririk aurkitu. 20’18”20rekin, bigarren txandako buru izendatu da eta azkenean, bosgarren postuan amaitu du. San Juan Sumelec, 20’30”38rekin, seigarren izan da, eta kronometroa 20’30”38tan geratuz, Tirán Pereira, bere zaleen aurrean, zazpigarren geratu da. ‘Galipo’engandik 14”76ra eta zortzigarren postua eskuratuz, Ondarroa Cikautxok itxi du bere txanda.

Lehenengo txandaren amaiera arte, lehia itzela izan da San Pedro eta Caboren artean, baina azkenean, Cabo izendatu da txandako garaile. Boirokoek, 20’40”57rekin eta ‘Libia’rekiko 2”86ko abantailarekin, bederatzigarren amaitu dute. San Pedrok, aldiz, hamargarren egin du. 21’00”97 denborarekin, hamaikagarren egin du Aresek, eta Astillerok, berriz, garailearengandik 2’03”ra, azkena. Honek, gaurko azken postu horrekin, bere jaitsiera matematikoki gauzatu da.

Boirok itxi du denboraldi erregularra

Bihar Boirora lekualdatuko da Eusko Label Ligaren karabana. 12.00etan hasita, XXVII Bandeira Concello de Boiro izango da jokoan, eta horrekin, CaixaBank Koroa lortzeko denboraldi erregularrari, amaiera emango zaio.

Itzuli