Albisteak 2017

BEREZIAK

21 Uzt 2017

Hurrengo geldialdia Santanderren eta Pasaian

Hurrengo geldialdia Santanderren eta Pasaian

Asteburu honetan, Liga Euskotrenek Eusko Label Ligarekin batera egingo du arraun

Datorren asteburuan, Eusko Label Ligako zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiak eta Liga Euskotreneko hirugarrena eta laugarrena jokatuko dira. Larunbatean, 18.00etan emango zaio hasiera V Bandera CaixaBank estropadari, eta hau izango da, Santanderreko uretan jokatzen den ligako lehen estropada. Igandean, aldiz, lehia Pasaiara lekualdakuko da. Eguerdiko 12.00etan hasiko da estropada, eta bertan, Bandera Adegi izango da jokoan. Bi jardunaldi horiei hasiera eman aurretik, Liga Euskotrenen sailkatutako emakumezkoen lau traineruek egingo dute arraun.

Eusko Label Ligako sailkapen orokorrean, 67 punturekin, Urdaibai Aviak jarraitzen du lidergotzan. Bigarrengo postua, ligako liderrarekiko 4 puntuko desabantailarekin, Hondarribiari dagokio. Hirugarren postuan, 59 punturekin, Orio Babyautoren ‘San Nikolas’ dago, eta 46 punturekin, ohorezko txanda ixten duena, Kaiku Producha da. Sailkapenaren erdiko zatian daude, hurrenez hurren, Zierbena Bahías Bizkaia (37), Tirán Pereira (34), Ondarroa Cikautxo (33), eta puntu berdinketa batekin (31), San Juan Sumelec eta San Pedro. Hamargarren postuan, Cabo (27) kokatzen da, eta hamaikagarrenean, Ares (24). Azkenengo postua, eta ondorioz, Eusko Label Ligako 2017. sailkapena ixten duena, Astillero da. Bestalde, Liga Euskotrenen, txanda bakarra egongo da. Bertan lehiatuko dira: Arraun Lagunak Donostia, Hibaika Jamones Ancín, Orio Babyauto eta San Juan Iberdrola.

Ioseba Amunarrizek (Hondarribia), 8 punturekin, Patroi Hoberenaren Sailkapenaren buru izaten jarraitzen du. Liderrarekiko bi puntuko desabantailarekin Caboko patroia, Oscar Hermo, dago. Hirugarren eta laugarren postuan, biak bost punturekin berdinduta, Iván Gómez (Astillero) eta Iker Gimeno (Kaiku Producha) daude. Sailkapenak honela jarraitzen du: Gorka Aranberri (Orio Babyauto), Agustín Fernández (Ares), Daniel Garcia (Cabo), David Álvarez (Tirán Pereira) eta Aitor Lazcano (Zierbena Bahías Bizkaia).

Larunbatean, V Bandera CaixaBank eta II Bandera CaixaBank jokatzeko aitzakiarekin, estreinako aldiz, Eusko Label Liga eta Liga Euskotren El SArdinero Hondartzako uretan izango dira. Bertan jokatzen den lehenengo estropada izatearen ondorioz, ez ditugu eskuragarri denbora konparagarriak. Estropadak linea formatuan egingo dira eta txandak Eusko Label Ligako sailkapen orokorraren arabera definituko dira. Horrela, lehenengo txandan irtengo dira Astillero, Ares, Cabo eta San Pedro. Bigarrenean, aldiz, San Juan Sumelec, Ondarroa Cikautxo, Tirán Pereira eta Zierbena Bahías Bizkaia. Azkenik, ohorezko txandan lehiatuko dira Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avía.

Igandeko Pasaiako hitzordua berezia izango da. Izan ere, hiru mila nautikoak sei luzetan egongo dira zatituta. Horrela, arraunlariek bost ziaboga egin beharko dituzte, ahalik eta azkarren, Bandera Adegi eskuratu ahal izateko. 2011. urtetik egiten den estropada da, eta lehenengo urte hartan, denbora 19’36”34 geldituz, Kaiku Produchak eskuratu zuen bandera. Ia 10 segunduko abantaila atera zion bigarrenari, hau da, Astillerori. 2012an, 19’47”90 eginez, Hondarribiak eskuratu zuen garaipena, Kaiku Producharen (+9”) eta San Juan Sumelecen (+11”) aurretik. 2014. urtean, denbora 19’54”16 geldituz, garaipena Orio Babyautok lortu zuen. 2”66ko desabantailarekin atzean utzi zuen Urdaibai Avia, eta 5”08rekin Hondarribia. Azken hiru urtetan, ‘Ama Guadalupekoa’rengana joan da bandera. 2014an, 3”04 abantaila atera zion Kaiku Produchari; 2015ean, orain arteko abantailarik estuena finkatuz, 2”04koa atera zion Urdaibai Avíari; eta lehengo urtean, 3”92koa, berriz ere, ‘Bou Bizkaia’ri. Liga Euskotrenen, jokoan, Bandera Diputación de Gipuzkoa egongo da. 2013. urtean Zumaiak lortu zuen garaipena (11’10”); hurrengo urtean, Hibaika Jamones Ancínek (10’41”); 2015ean, orain arteko denborarik onena finkatuz, San Juan Iberdrolak (9’54”); eta pasa den urtean, bigarrengo aldiz, Hibaika Jamones Ancínek (10’45).

Kontsultatu V Bandera CaixaBank eta Bandera Adegi dosierrak

Itzuli