Albisteak 2017

BEREZIAK

28 Eka 2017

Bilbok Eusko Label Ligari hasiera emango dio

Bilbok Eusko Label Ligari hasiera emango dio

Bilboko itsasadarra izango da, datorren larunbata uztailaren 1ean 19.00etatik aurrera, traineruen txapelketa gorenari hasiera emateko arduraduna

286 egun pasa dira Urdaibai Aviak CaixaBank Koroa altxa zuenetik Portugaleteko uretan, era honetan denboraldiari amaiera emanez, larunbat honetararte, uztailak 1, 19.00etan (ETB eta TVG), uretako epaileak Aresi irteera baimendu arte. Momentu horretan Eusko Label Ligaren hamabostgarren denboraldiari hasiera emango zaio, non momentuko 12 trainerurik onenak txapeldunaren txapela lortzeko lehiatuko diren. Eta Bilboko itsasadarra izango da horren lekuko, honela Bartzelona (2013 eta 2014), Málaga (2015) eta Sevillaren (2016) testigua hartuz.

Irteerako banderakada gaur goizean eman da aditzera Biboko Udaletxeko Arabiar Aretoan, Juan Mari Aburto Alkatea; Oihane Agirregoitia, kirola eta gaztediko Zinegotzia; eta Borja Rodrigo, ACTko Presidentea izan diren ekitaldi batean, gainontzeko udalbatzeko kide eta babesleekin batera. Ekitaldi honetan VIII Bandera de Bilbao aurkeztu da, Eusko Label Ligako lehen jardunaldi puntuagarria eta datorren irailaren 17rarte luzatuko den txapelketan zehar izango den hiri barneko erlojupeko estropada izango dena.

BILBAO ETA ACT, BATUTA 2020 ARTE

Bilera honetan Bilboko Udaletxea eta ACTren artean sinaturiko hitzarmen berria ere aditzera eman da, zeinen bitartez datorren lau denboraldietan zehar -2017tik 2020ra- hiriburu bizkaitarra izango den Eusko Label Ligaren ingurune naturalaren (Galizia, Cantábria eta Euskadin) barruan lehen jardunaldia jasoko duen hiria.

Akordio hau ilusioz et eta erronkaz beterik hartu dutela adierazi dute bi aldeetatik, eta Bilbo berriro kirol munduko ekitaldiak jasotzen dituen hiri garrantzitsuenen artean ezartzen du, kasu honetan arraunaren bitartez. Juan Mari Aburto Alkatearentzat, akordio honek Bilbo eta ACT batzean datzar, ondorioz “gure hiria eta gure Itsasadarra kirol honen festan bilakatzeko”. Alkateak gogorarazi nahi izan du aurrez izandako esperientzia bikainak 2014ko Saskibaloi Mundiala, Badmintoneko Junior mailako Mundiala eta hemendik aurrera Rugby-ko europear finalak, UEFA Euro 2020ko partidak, Frantziako Tourreko etapa bat jasotzeko egiten ari diren esfortzuak.

ACTko arduradun nagusia den Borja Rodrigorentzat, “datorren urtean berriro lortzen saiatuko garen” kanpo-estropada alde batera utzita, “Eusko Label Ligak Bilbon edukiko du hasiera, Galizia, Cantábria eta Euskadi barnean”. “Gure ingurunearen barruan Bilbo bezalako hiriburu batean hasteak proiekzio handia ematen digu. Gainera, Frantziako Tourrean gertatzen den bezala, eszenatokia eta formatua biltzen dira, hiri barneko erlojupeko bat, Udaletxea, Guggenheim eta Deustuko Unibertsitatea bezalako puntu adierazgarrien ondotik nabigatuko duelarik”.

VIII BANDERA DE BILBAO, EUSKO LABEL LIGAREN HABIAPUNTUA

Larunbat honetan, uztailaren 1a, VIII Bandera de Bilbao jarriko da jokoan 19.00etatik aurrera, non 12 ontziak erlojupeko formatuan lehiatuko diren.

Irteera, azken urteetan bezala, Udaletxeko Zubiaren ondoan ezarriko da, eta kanpoko baliza aldiz, Arrupe Pasarela pasa ondoren ezarriko da, non lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzten.

Irteera-ordena aurreko urteko sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Lehenengo txandan izango dira Ares, Ondarroa Cikautxo, San Pedro, eta Zierbena Bahías de Bizkaia. Bigarrenean aldiz, Cabo, Astillero, Tirán Pereira eta Orio Babyauto arituko dira. Ohorezko txandan arraun egiteko ohorea San Juan Sumelec, Kaiku Producha, Hondarribia eta Urdaibai Aviarentzat izango da.

Estropadaren dossierra kontsultatu

Itzuli