Albisteak 2017

BEREZIAK

23 Eka 2017

Bueltan da CaixaBank Koroaren Tourra!

Bueltan da CaixaBank Koroaren Tourra!

Udan zehar, denek eskuratu nahi duten trofeoa Eusko Label Ligako estropadak egingo diren herrietan egongo da, eta zaleek berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute

Urte bat gehiagoz, arraunlariak arraun egiteko lekurik onenetan lehiatuko dira; Hondarribiatik hasi eta Moañaraino. Lehia horrek dirauen bitartean, CaixaBank Koroak bere bidaia propioari ekingo dio. Ekimen honen helburua irailean Eusko Label Ligako txapeldunari emango zaion trofeo handia zaleengana gerturatzea da. Azken horiek, hura ikusteko eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute.

CaixaBank Koroaren Tourrean parte hartzen duzuenok egutegiko azken estropada Eusko Label Ligaren Ontzitik ikusteko sarrera bikoitza eskuratzeko aukera izango duzue. Estropada horretan, gainera, lehiaketako garaileari CaixaBank Koroa emango zaio. Horrez gain, Patroirik Onenaren CaixaBank mailota lortzeko zozketan sartuko zara. Aurtengo mialota Magia Sportek, Eusko Label Ligaren Official Partnerrak, diseinatua da. Zozketa horietan parte hartu ahal izateko, hurbilen duzun CaixaBank Koroaren Tourreko puntura joan eta CaixaBank Koroarekin argazki bat atera beharko duzu. Ondoren, @actraineras twitter kontuari jarraitu eta zure argazkia, #TourCoronaCaixaBank hashtaga gehituz, zure sare sozialera igo.  

 

CaixaBank Koroaren Tourra

CaixaBank Koroa ondoren zehazten diren herrietan eta egunetan egongo da:

Ekainaren 26tik uztailaren 6ra Bilbo | CaixaBank Egoitza (Gran Vía, 38)

Uztailaren 7tik uztailaren 17ra Donostia | CaixaBank Egoitza (Churruca, 14)

Uztailaren 17tik uztailaren 23ra Santander | CaixaBank Egoitza (Jesús de Monasterio, 19-21)

Uztailaren 24tik uztailaren 30era Getxo | Gobela Polikiroldegia (Luis López Oses, 3)

Abuztuaren 1etik abuztuaren 12ra Hondarribia | Hondartza Polikiroldegia

Abuztuaren 13tik abuztuaren 20ra Zarautz | Aritzbatalde Polikiroldegia

Abuztuaren 21etik abuztuaren 27ra Boiro | Boiroko Udaletxea (Galizia Plaza)

Abuztuaren 28tik irailaren 11ra Donostia | Aquarium (Carlos Blasco Imaz Plaza, 1)

Irailaren 11tik irailaren 16ra Portugalete | Gran Hotel Puente Colgante (Doña María Díaz de Haro, 1)

Itzuli