Albisteak 2017

BEREZIAK

19 Eka 2017

Arraunkadak euskararen alde

Arraunkadak euskararen alde

Euskararen Txantxangorriari hegoak ematen jarraitzeko helburuarekin hitzarmena sinatu dute ACTek eta Bizkaiko Foru Aldundiak

Gaur goizean, Bilboko Gran Vía pasealekuan dagoen Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, hitzarmen bat sinatu da ACT eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean. Akordioaren helburua, euskara bultzatuz eta euskarari hegoak emanez, Euskararen Txantxangorriari babesa eskaintzea da. Euskararen Txantxangorria, hizkuntza honen erabilera bultzatzeko eta zabaltzeko sortutako sinboloa eta ekimena da.

Ekitaldia Bilboko Gran Vía hiribidean dagoen Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinaren parean gauzatu da, eta bertan izan dira Caixabank Koroa lortzeko lehian parte hartuko duten lau talde bizkaitarren traineruak: Kaiku Producha, Ondarroa Cikautxo, Urdaibai Avia eta Zierbena Bahías de Bizkaia. Lotura hori islatzeko helburuarekin, bertara gerturaturiko arraunlariek, Euskararen Txantxangorriaren logoa jarri diote bere traineruari.

Ekitaldira gerturatu dira Unai Rementeraia, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako Diputatua; eta Borja Rodrigo, ACTeko Presidentea. Rodrigok adierazi du, ACTek betidanik sustatu dituela bai euskara eta baita galiziera ere, eta hitzarmen honen helburua konpromiso hori indartzea dela. Bestalde, Euskararen Txantxangorria bezalako ekimenenaren garrantzia azpimarratu du, hizkuntza honen zabalkunde eta normalizazio prozesua gerta dadin. Bilbaoren arabera “Eusko Label Ligak berea egin du euskararen erabileta. Denon artean euskarari bultzada eman nahi diogu pixkanaka gero eta eremu gehiagotan bere erabilera handitzeko eta honen bitartez, beste kirolei eta bizkaitar guztiei zabaldu nahi diegu gonbidapen hau".

Itzuli