Albisteak 2017

ELKARTEA

17 Eka 2017

Bandera jaitsieraren aurreko azken saioa

Bandera jaitsieraren aurreko azken saioa

Bazkideek arau berriak sartu dituzte diziplinazko arautegian eta AEPSADren negoziaketekin aurrera egitea erabaki dute

Gaur goizean, Eusko Label Ligaren denboraldi berria hasteko bi aste falta direnean, bere Oiartzungo egoitzan elkartu da ACT ezohiko Batzar batean. Biltzarrean landutako puntu azpimarragarrienetariko bat dopinaren aurkako borroka izan da. Gai horren inguruan, bazkideek neurri garrantzitsuak hartu dituzte. Hori dela eta, elkartearen diziplinazko arautegiaren hainbat puntu aldatu dituzte.

Egindako aldaketen artean dago, arau hauste larriren bat baldin badago, urte bat eta lau urte bitarteko kanporatzea ACTetik. Kirolariren batek dopinaren aurkako arauren bat hautsiko baluke, arau haustearen momentua bitartean, ligan zehar klubak bildutako bataz besteko puntuazioa eta sariak, hiru aldiz biderkatuta, galduko luke. Horrez gain, denboraldi berean klub berdinak bigarren aldiz positibo ematen badu, automatikoki urte batetik lau urteko epera bitartean, kanporatua izango da.

Bestalde, bazkideei AEPSADrekin gauzatzen ari diren negoziaketen berri eman zaie. Negoziaketa horien helburua da AEPSADk, ACTk dituen dopinaren aurkako kontrolak sendotu eta zabaltzea. Hitzarmen hori berehalakoan jarriko da martxan, eta denboraldi honetatik aurrera elkarlanean jardungo dute bi elkarteek. Neurri horiek, beste behin, argi adierazten dute ACTk legez kanpoko jardueren aurrean duen jarrera zorrotza.

Dopinaren aurkako borrokarekin lotura zuzena duten gai horiez gain, beste hainbat puntutaz ere hitz egin da; besteak beste hemendik aurrera, bigarren urteko jubenilak, nahiz eta 18 urte ez izan beterik, parte hartzeko aukera izango du. 
 

Itzuli