Albisteak 2017

BEREZIAK

20 Mar 2017

Adrenalinaz beteriko egutegia

Adrenalinaz beteriko egutegia

Udara zerumugan ageri da eta ACTko klubek euren prestaketak bukatzen ari dira ahalik eta egoera fisiko onenean iristeko arraunaren maila gorenaren txapelketaren hasierara. Caixabank Koroa datorren irailaren 17an entregatuko da, baina txapledun berria izateko bidea askoz ere lehenago hasiko da.

Elkateak lanean dabil kanpoko estropada mantentzeko, baina gaur egun denboraldia datorren uztailaren 1ean hasiko da Bilboko VII Bandera jokoan jarriz erlojupeko baten bitartez. Bigarren jardunaldiak Elkarteko 12 taldeak Portugaleteko uretara eramango ditu lehenengo aldiz denboraldian bertan XVI Bandera Ayuntamiento de Sestao lehiatzeko eta honela txapelketako lehen asteburua amaituz. Oria ibaian erlojupekoan lehiatuko den Orioko XXVII. Estropadak – V. Orio Kanpina Bandera eta Kontxako Badiako estropadaren bitartez emozioa Gipuzkoara iritsiko da uztailaren 8 eta 9an. Astuburu honetan Euskotren Ligara sartzeko playoff-a ere jokatuko da eta bertan  denboraldian zehar lehiatuko diren taldeen izenak erabakiko dira.

Uztailaren 15 eta 16ean ACTko kideak bi eszenatoki berrietan arituko dira arraunean. Larunbatean A Coruñako Riazor Hondartza izango da lehiaren eszenatokia eta Igandean, lehia txapelketako hasiberrietako baten etxera iritsiko da X Bandeira Concello de Ares jokoan jarriz. V Bandera Caixabank da zazpigarren jardunaldiari izena jartzen diona eta Santanderreko El Sardinero Hondartzan lehiatuko da. Gipuzkoara itzuliz, uztailaren 23an Pasaiako Badian lehiatuko da estropada. Bi jardunaldi hauetan, lehenengo aldiz aurtengo Euskotren Ligan arituko diren traineruak txanda berean batera arraun egiteko aukera izango dute.

Uztailean edukiko dugun arraun-maratoi honi amaiera Getxoko Estropaden XXXIX. Ikurriñak eta Zierbenako XXXIV. Bandera Petronorrek amaiera emango diote emakumezko eta gizonezkoen taldeentzat, eta honela denboraldiaren erdibidera iritsiko gara. 12 traineruak lehiaketara abuztuaren 12an itzuloko dira Hondarribiko XXX. Bandera – GP Mapfre lehiatuz. Igandean, Caixabank Koroaren lehia beste debutari baten etxera mugituko da, kasu honetan XXXIII. Ondarroako Banderarekin. Abuztuaren 19 eta 20aren asteburuan XL Zarauzko Estropaden jardunaldi bikoitza lehiatuko da eta bertan, aurtengo Euskotren Ligako txapeldunaren izena ezagutuko da.

Abuztuari amaiera emateko lehiakidean bigarren asteburu galiziarrera abiatuko dira. Abuztuaren 26ean XXXV Bandeira Concello de Moaña – VII GP Fandicosta jokoan jarriko da eta igandean XXVII Bandeira Concello de Boiro lehiatu ondoren, bi jardunaldi besterik ez dira geratuko denboraldia amaiera eman eta txapeldun berria zen den jakiteko. Lehiaketak geldialdi bat edukiko du Kontxako Banderen bi jardunaldiengatik, eta ondoren, azken asteburuaren momentua iritsiko da. Larunbatean, Bermeo Hiriko XXXV. Bandera jokatuko da, igoera playoff-eko lehenengo jardunaldiarekin batera. 17an azken denboraldiari agur esateko momentua iritsiko da XLIII Bandera El Corte Inglés Portugaleteko uretan lehiatuz, non Caixabank Koroaren jabe berria eta igoera playoff-eko garaileak sarituko diren.

Itzuli