Albisteak 2016

LEHIAKETA

09 Uzt 2016

'Ama Guadalupekoak' erritmoa jartzen du Orion

'Ama Guadalupekoak' erritmoa jartzen du Orion

NT2 Hondarribiak Orioko uretan garaipena lortzen du eta Euskotren Ligan, San Juan Iberdrolak berdina egin du

San Miguel Ligako jaurdunaldi berri bat eta hirugarren garaipena NT2 Hondarribiarentzat 19'30''26ko denborarekin izan da, beraz, Orioko XXVI. Estropadak – IV Orio Kanpina Bandera eskuratu du Kaiku Producharekiko lau segundu eta Urdaibai Aviarekiko zazpi segundu hobeago. Horrela, NT2 Hondarribia San Miguel Ligako lider bezala jarraitzen du 45 punturekin, atzetik, Urdaibai Avia 43 punturekin eta Kaiku Producha 40 punturekin.

Orioko ibaiak erlojupeko lehiatua jaso du txanda guztietan. Ohorezko txandan, 'Ama Guadalupekoak' beren etsaiei ez die bandera lortzeko aukerarik eman eta 19'30'' denborarekin eguneko denbora onena egitea lortu du. Ondoren, Kaiku Producha izan da 4 segundu galduz eta hauen atzetik Urdaibai Avia izan da, zazpi segundu galduta NT2 Hondarribiarekiko. San Juan Iberdrola bostgarren postua lortu du berdeekiko 19 segundu galduz.

Bigarren txandan, Orio Babyautok, bere herriko zaletuen orroei esker, txandako denbora onena lortuz, laugarren postua lortu dute 17 segundu galduz. Zierbena Bahías de Bizkaia seigarrena izan da eta hauen atzetik Astillerok zazpigarren postua lortu du 19'56''96ko denborarekin. Cabok txanda bukatu du, 20'11''00 denborarekin hamaikagarren izan da. Galiziarren 10''ko penalizazioa izan dute estatxa denbora aurretik askatu eta gero.

Lehen txandan ordea, San Pedrora joan da garaipena eta 20'00''38ko denborarekin zortzigarren izatea lortu dute. Hauen ostean sei segundutara Tirán Pereira izan da eta bederatzigarren postua eskuratu dute. Zumaia hamargarrena izan da eta Unai Osa Patroi Onenaren CaixaBank Trofeoko lider bezala errepikatu du. Azkenik, Portugalete Eulen izan da estropadako azken ontzia. Ziaboga batean arazoa izan dute eta erritmoa jeistea erabaki dute, ACTko arauen arabera, deskalifikatzeko motiboa da.

San Juan Iberdrolarentzat garaipena

Euskotren Ligako lehen jaurdunaldian, garaipena egungo txapendunentzat izan da. San Juan Iberdrolak 10'43''ko denborarekin Hibaika Jamones Ancinen denbora zazpi segundutan hobetzeko gai izan dira. Orio Babyauto izan da hirugarren bederatzi segundu galduz. Laugarren postua Cabokoentzat izan da 11'04 denborarekin eta 15" abantaila lortu dute Getaria-Zarautzekiko. Txanda Hernani Iparragirre Sagardotegia, Arraun Lagunak eta NT2 Hondarribiak bete dute.

Horrela, bihar 12.00etatik aurrera Kontxako Badian, Eusko Label V. Banderak Euskotren Ligako bigarren jaurdunaldia eta San Miguel Ligako bostgarren jaurdunaldia jasoko du. 

Itzuli