Albisteak 2016

ELKARRIZKETAK

30 Mar 2016

"Gozatzen dugu uretan"

"Gozatzen dugu uretan"

Juan Zunzuneguik talde berritu batekin aurre egingo dio bere hirugarren denboraldiari Zierbena Bahías de Bizkaiako prestatzaile bezala

'Galipo'ak gogoz beteriko San Miguel Liga prestatzen hasiak dira. Zunzuneguik dio "aldaketa dexente izan ditugu aurtengo denboraldirako, baina kuadrila sendotu egin da eta oso gustora gabiltza lanean. Nahiz eta %80a gure taldean berria den, ez dira diferentziak nabaritzen eta azkenengo asteetan gozazen dugu uretan", explikatzen du Zunzuneguik, jada egunak zenbatzen hasia da CaixaBankeko Koroaren lehiaren hasierarako Sevillan

Ildo honetan, orain dela aste batzuk, Euskadiko distantzia luzeko txapelketan, garaile atera zen Zierbena Bahías de Bizkaia. "Erreferentzia ona da eta bide zuzenatik goazela erakusten digu", explikatzen du Zunzuneguik. "Aurten errendimendu on bat eskeintzeko lanean gabiltza eta azpikaldeko presiotik ihes egitea behar dugu", baloratzen du. Presio handiena, bere ustetan, "azpikaldean daudenetzako da, jeitsiera jokoan daukate eta ezin dute banderen lehian sartu". 

Itzuli