ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

28 Abu 2014

Bilbok ere San Miguel Ligarekin arraun egiten du

Bilbok ere San Miguel Ligarekin arraun egiten du

Bilboko itsasadarrean jokatuko igande honetan San Miguel Ligako hamazazpigarren jardunaldia

Igande honetan eguerdiko 12.00etatik aurrera lehiatuko da V Bandera de Bilbao San Miguel Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokoan jartzeko. Horretarako, gaur ospatu da estropada honen aurkezpen saioa Bilboko Udaletxean. Estropada honen bostgarren edizio honetan traineruek Bilboko itsasadarrean zehar hiru itsas-miliako ibilbide bat osatu beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin, irteera eta amaiera Bilboko Udaletxearen parean dituelarik.

Estropada hau erlojupeko formatuak jokatuko eta 12 taldeak hiru txandatan banatuko dira, minutu bateko tartearekin aterako direlarik. Txandak, gogorarazi behar da, San Migue Ligako sailkapen nagusiaren araberakoak izango direla.

Aurkezpenean izan dira Sabin Anuzita, Bilboko Udaletxeko Euskara, Gazteri eta Kirol zinegotzia; Borja Rodrigo, Deustu Arraun Taldetik; eta Pedro Andueza, ACTko presidentea. Biek azpimarratu nahi izan dute San Miguel Liga Bartzelona eta Donostia bezalako hirietatik pasa ondoren Bilbo ezin zela falta denboraldi honetako egutegian. Bestalde, Pedro Anduezak azaldu du ohorea dela ACTrentzat Bilbo bezalako eskenatoki garrantzitsu batean lehiatzea.

Itzuli