ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

27 Abu 2014

Saskibaloiaren erritmoan nabigatuko du Portugaleten San Miguel Ligak

Saskibaloiaren erritmoan nabigatuko du Portugaleten San Miguel Ligak

Denboraldia amaierara gerturatzen hasi da Portugaleten jokatuko den San Miguel Ligako hamaseigarren jardunaldiarekin

Larunbat honetan San Miguel Ligak berriro nabigatuko du Portugaletetik 18.00etatik aurrera, denboraldiko hamaseigarren jardunaldia jokatzeko. Horregatik, gaur ospatu da XXXIII Bandera Noble Villa de Portugalete – Mundobasket 2014 estropadaren aurkezpena Portugaleteko Udaletxean. Esan beharra dago, hitzordu honek Saskibaloi Mundialarekin egokituko dela eta estropada ekitaldi handi honen egitarauaren barnean egongo dela.

Estropada honetako txandak San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren arabera egongo dira eratuak. Honen bestez, lehenengo txandan izango dira Pedreña, Urdaibai Avia, Astillero eta San Pedro Ecolmare; bigarrenean, aldiz, Zierbena Bahías de Bizkaia, Portugalete Eulen, Tirán Pereira eta San Juan Iberdrolak egingo dute arraun; azkenik, ohorezko txandan arraun egiteko arduradunak Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Hondarribia Orsa izango dira. Proba honetan, 12 taldeek, hiru itsal-milia osatu beharko dituzte Ibaizabalen, lau luze eta hiru ziabogarekin.

Gaurko aurkezpenera gerturatu dira Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Aldundiko Turismo zuzendaria; Ángel Anero, Portugaleteko funtzioetako alkatea; eta Javier González, Portugalete Euleneko presidentea. San Miguel Ligako sailkapena argitzeko estropada honek izango duen garrantzia azpimarratu izan nahi dute hirurek, eta arraunaren munduko zaleak animatzeaz gain, Mundialarengatik Bizkaira gerturatzen diren saskibaloi zaletu guztiak ere animatu dituzte estropadaz goza dezaten larunbatean 18.00etatik aurrera. Gainera, San Miguel Ligaren estropada jokatu aurretik, 16.30etatik aurrera, herri-kirol eta musikaz gozatzeko aukera egongo da Portugaleten

Itzuli