Albisteak 2012

LEHIAKETA

21 Urt 2012

JAVIER GONZÁLEZ ACTko PRESIDENTE BERRIA

JAVIER GONZÁLEZ ACTko PRESIDENTE BERRIA

Urtarrilaren 21ean, larunbatez, ACT Traineru Kluben Elkartearen 2012 urteko 1.go eta 2. Batzar Orokorrak egin dira elkarteak Oiartzunen duen egoitzan, elkarteko bazkide diren klub guztien parte hartzearekin. Bigarren batzarrean, Portugaletek eta Zierbenak Camargo eta Orioren lekukoa hartu dute ACTko bazkide gisa. Batzarra bukatuta, batzarkideek Astigarragako Bereziartua sagardotegian eman diote segida lan jardunaldiari.

1.go Batzar Orokorrean ondoko gaiak nabarmendu dira:

- 2011ko abenduan Castro Urdialesen egin zen azken Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2011 urteko sos kontuen onarpena: 2011ko kontuak eta zenbakiak jarri dira mahai gainean, eta egoki ikusi diren azalpenak eman ondoren, 2011ko aurrekontua onartzea erabaki da, aho batez: aldeko 12 bozka. Aurrekontua 700.000 € izan da.
- 2011n Zuzendaritza Taldeak burutu duen gestioaren onarpena. ACT elkarteko Piter Bravo presidenteak sasoiko laburpen txiki bat egin du, eta ondoren, aho batez onartu da gestio hori.
- Portugaleteko San Nicolas AE eta Zierbena AE-n onarpena berresten da, ACT elkarteko bazkide berri gisa. Onarpen horren ondorioz, CR Valle de Camargo eta Orioko AEak ACT elkarteko bazkide izateari utziko diote.

2. Batzar Orokorrean ondoko gai hauek nabarmendu dira:

- Bandera bakoitzeko diru saria 22.500 €koa izango da, gutxienez, aurreko sasoiko kopuru bera, hain zuzen ere.
- Maiatzaren 1erako 22.500 €ko bermea aurkeztea onartu da. Zigor espedienterik ez duten taldeei 2012ko irailaren 30ean itzuliko zaie bermearen dirutza. Kontrako kasuren bat emango balitz, bermea indarrean mantenduko da urteko azken egunera arte, abenduaren 31 arte. Euskotren ligari dagokionez, izena eman duten taldeek 2.000 €ko bermea ordaindu beharko dute, eta berme hori lehiaketa bukatzen denean itzuliko zaie.
- Bukatzeko, eta dagokion bozketaren ondoren, ACT elkarteko Zuzendaritza Taldea: Honako hauek osatuko dute (8 alde, 3 abstentzio eta 1 kontra):
- Presidentea: Javier González. (Portugalete)
- Idazkaria: Francisco Garate (Astillero)
- Diruzaina: Maria Isabel Diago (San Juan)
- Bozeramalea: Jose Manuel Sotelo (Tirán)

Itzuli